Borrar
Udane Eskudero Esnaola, Olarri dantza taldeko kidea. GOIZARIN
Oiartzun

«L-UR emanaldian guztira 35 artista ariko gara taula gainean»

Udane Eskudero Esnaola Olarri dantza taldeko kideaHeldu den larunbatean, hilak 8, Olarri dantza taldeak herriko hainbat artistekin batera sortu duen ikuskizun berria eskainiko du Elorsoro kiroldegian, 20:00etan

GOIZARIN

Igandea, 2 urria 2022, 00:06

Comenta

Olarri dantza taldeak prest duen L-UR emanaldirako gonbidapena luzatu dute. «Gure herriko istorio bat entzun, ikusi, sentitu eta gozatu nahi baduzue, ez huts egin eta etorri L-UR izeneko emanaldira!». Musika eta dantza uztartuko dituen emanaldiko sarrerak dagoeneko salgai daude Garmendi txokolategian eta Kastro tabernan, 5 euroen truke.

– L-UR izeneko emanaldia prestatu duzue mimo handiz eta heldu den larunbatean eskainiko duzue. Zer nolako ikuskizunarekin topo egingo dute ikusleek?

– Orain arte plazaratu dugunarekin alderatuta, erabat ezberdina da ikuskizuna. Herrian dan-tza tradizionalak ikusten ohituta gaude. Emanaldi honetan haratago joan nahi izan dugu eta gure herriko historia kontatuko dugu.

– Herriko dantzariak herriko artistekin batera, nola sortu duzue L-UR?

– 2021eko azaroan hasi ginen buruari bueltak ematen eta taldearen maila eta dantzarien gogoa ikusita emanaldi berri baten aurrean jarri ginen. Urtarrilean erabat murgildu ginen proiektuan, ordutik astero entseiatzen gabiltza. Kolaborazioak ere egin ditugu eta orain arte ezagutzen ez genuen prozesu hau oso interesgarria izan da.

– Zenbat dantzari eta zenbat artista igoko zarete oholtzara?

– Guztira 35 artista ariko gara taula gainean, eta beste 15 pertsona inguru ariko dira egunean bertan dena ongi atera dadin lagun-tzen.

– Aipa al daiteke zeintzu diren artista horiek?

– Olarriko dantzariez gain, Suo Gan izeneko taldea, Edurne Saizar musikariaren gidaritzaren pean, eta, bestetik, txistulari taldea, Fernando Gonzalezek zuzenduta. Bestalde, publikoak errazago uler dezan, Josu Ibarguren bertsolari gaztea izango dugu historiaren haria bideratzen.

– Larunbateko ikuskizuna iragartzen duen bideo bat ere sortu duzue.

– Ikusleek emanaldiaren ildo nagusia ezagutu zezaten aurkezpen bideoa sortu genuen. Taldekideen prestutasuna eta inplikazioa baliatuz sortu zen sare sozialetan ikus daitekeen trailerra.

– Olarri dantza taldea 2014an sortu zen Oiartzunen. Lehen emanaldia 2015eko xanistebanetan egin zenuten. Aurten ere saio bat eskaini duzue, Kastro iturrian. Nolako bilakaera izan du dantza taldeak zortzi urte hauetan?

– Hasiera oso indartsua izan zen, dantzari asko elkartzen ginen. Urteak pasa hala kide kopurua gutxitu zen eta urte batzuk eman genituen ia agerpenik egin gabe. Hala ere, azken 3 urteetan jenerazio berriak oso gogotsu sartu dira eta asko hazi da bai dantzari kopurua zein taldearen maila. Pandemiak trabak jarri zizkigun baina taldea ilusioz eta dantza-tzeko irrikaz dago. Aurten, proiektu berrietan murgiltzeak sortzen duen zirrarak ilusioz beterik gauzka. Lerro hauen bitartez aprobetxatu nahi genuke herriko dantzari eta dantza ale guztiei gurera etortzeko.

– Zein egunetan entseiatzen duzue eta non?

– Ohiko entseguak astelehen eta ostegunetan entseatzen dugu 19:00etatik 21:00etara ordutegian, Karaez kaleko lokal batean. Emanaldia prestatzeko udaran entsegu egun gehiago jarri ditugu.

– Herriko hainbat ekitalditan Olarriko dantzariek parte hartzen duzue. Zeintzuk dira aipagarrienak?

– Berezienak Euskal Herriko dantzari eguna eta Xanistebanetako emanaldia dira. Hala eta guztiz ere, urtean zehar omenaldiak eta agerpen txikiak egiten ditugu. Sumatzen da herrian dantza estimatzen dela. Ikuskizun aparta izango dela ezin uka. Mimo handiz prestatu dute behinik behin. Olarrik gonbidapena luzatu du Oiartzunen sortutako dantza emanaldi berria ikustera joateko. Orain herritarrak animatzea besterik ez da falta eta Elorsoroko harmailak jendez betetzea. Sarrerak Garmendi txokolategian eta Kastron daude salgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «L-UR emanaldian guztira 35 artista ariko gara taula gainean»

«L-UR emanaldian guztira 35 artista ariko gara taula gainean»