Oiartzun

Oiartzun 2025 urtekaria, larunbatetik aurrera eskuragarri

Elena Viñas

Oiartzun

Jueves, 31 de julio 2025, 19:45

Herriko ondarea eta albisteak jasotzen dituen Oiar-tzun 2025 bilduma hamar saltokian salgai dago. Urtekari Batzordeak liburua abuztuaren 1eko ekitaldian aurkeztuko duen arren, joan den larunbatetik eskuragarri dago herriko saltokietan.

Publicidad

Iosune Cousillas, Izaskun Madariaga, Haizea Saez de Eguilaz, Jaione Ugaldebere, Joxan Eizmendi eta Aiako Harria Gaztelumendik koordinatu dute 55. ale hau. Urtebeteko lanaren emaitza da, eta bertan bildu dituzte herriko pertsona, talde eta gertakari nabarmenenak, beste 61 idazleren laguntzari esker. Guztien artean idatzi dute 266 orrialdeko liburua.

Aurtengo elkarrizketa nagusia Joseba Gurutz Ezeiza Aizpurua Kaxkari egin dio Jaione Ugaldeberek. Ibiltari nekaezina, Oiartzungo Bertso Astearen sortzailea ere bada, besteak beste. Harekin batera, auzoetako hainbat protagonista hobeto ezagutzeko aukera izango du irakurleak, hala nola: Feli Garaño Pikabea; Saioa Ballesteros Egiazabal; Karmele Irastorza Lekuona... Baita ere gogora ekarri nahi izan dituzte gure artetik joan diren eta auzoetako nahiz herriko bizitzan garrantzitsuak izan diren Arantxa Lete Bergaretxe eta Markel Galdos Cardeñoso.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad