Borrar
Oiartzun taldea, Karla Lekuona zelaian. GOIZARIN
Oiartzun

Ohorezko Erregional taldeak hirutik hiru partida irabazi ditu Karla Lekuona zelaia

Aitzuri Noble Azpiroz eta Gorka Estefano Zuriarrain izan dira goleatzaileak

GOIZARIN

OIARTZUN.

Asteartea, 11 urria 2022, 00:04

Comenta

BOKEko Ohorezko Erregional taldeak hiru puntu poltsikoratu zituen pasa den larunbat arratsaldean Karla Lekuona zelaian, Aloña Mendi 2-0 mendean hartuta. Hortaz, oiartzuarrek Ugaldetxon jokatutako hiru neurketak irabazi dituzte, zaleen gozamenerako.

Iker Marketen jokalariak hasieratik oso gogotsu atera ziren jokora eta nagusi izan ziren jokaldi guztietan. Aukera dezente huts egin ondoren, lehen zatiaren amaieran iritsi zen lehen gola, Aitzuri Noblek penaltia gauzatu ondoren.

Bigarren zatian ere berdin jarraitu zuten etxekoek, bikain jokatuz eta Gorka Estefanok gauzatu zuen bigarren gola, 67. minutuan. 2 eta 0 aurretik zirela, amaiera lasaia izan zuten oiartzuarrek.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Marketek: Vadillo, Urko (Perez, 78. min.), Iñigo Iraola, Eñaut Fernandez, Mikel Mitxelena, Aranburu, Oier Etxabe (Leonet, 61. min.), Pagola (Ander Irazoqui, 71. min.), Aitzuri Noble (Gorka Estefano, 45. min.), Unai Kortajarena eta Xabier Eizmendi (Beñat Vargas, 73. min.).

Hamar puntu batuta, oiartzuarrak hirugarren koskaraino igo dira oiartzuarrak. Heldu den asteburuan izango dute hurrengo neurketa, Lagun Onak taldearen aurka, Garmendipen. Azpeitiarrak hamabosgarren koskan daude, Urolaren aurkako azken neurketan 2 eta 0 galduta.

Emakumezkoen talde nagusia

OKEko emakumezkoen talde nagusiak, berriz, 3-1 galdu egin zuen Burgosen aurka, Castañaresen. Iñigo Celaren jokalariek partida ongi hasi zuten ere, baloia nahiko txukun mugituz eta aurkarien zelaira iritsiz, aurrean zeukaten taldea fisikoki indartsua dela erakutsi zuen. Edonola ere, oiartzuarrek aurrea hartzea lortu zuten, 24. minutuan Nahia Amoresek penaltia gauzatu zuenean. Bi minutu beranduago berdindu zuten Gaztelakoek eta lehen zatiaren amaieran sartu zuten bigarrena. Atsedenaldiaren ondoren, oiartzuarrek borrokatu bazuten ere, etxekoek sartu zuten hirugarrena eta 3-1 amaitu zen partida.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Celak: June, Jone, Mireia, Maider (Sara, 63. min.), Miren, Irastorza, Rebeca (Leire, 63. min.), Lide (Anne., 63. min.), Ixiar (Amaia A., 75. min.), Nahia (Sara, 75. min.) eta Ainhoa Lizaso.

Bosgarren neurketa galduta, oiartzuarrek zazpi punturekin jarraitzen dute eta hamargarren koskara jaitsi dira, hamasei taldeko sailkapenean. Hurrengo asteburuan, San Ignacio taldea izango dute aurkari, Karla Lekuona zelaian. Bilbotarrak bi koska gorago dago, puntu bat gehiagorekin. Oiartzun, gogor erantzun!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ohorezko Erregional taldeak hirutik hiru partida irabazi ditu Karla Lekuona zelaia

Oiartzun: Ohorezko Erregional taldeak hirutik hiru partida irabazi ditu Karla Lekuona zelaia