Borrar
Arditurri parketxea

Mineralen bila aritzeko txangoa

Igande honetan, azaroak 26, 10:00etan abiatuko da «edonork» egiteko moduko txangoa eta 12:00etan amaituko da toki berean

DV

Asteazkena, 22 azaroa 2023, 12:21

Comenta

Arditurri meagunea bi mila urtetan meagunea izan da, baina oraindik topa daitezke meatzarientzat hain preziatuak izan ziren mineralak. Hauek familia giroan eta lehen eskutik ezagutzeko txangoa antolatu du Arditurri Parketxeak igande honetan, azaroak 26, bertatik abiatuta.

Planaren helburu nagusia meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, baita ustiatutako mineralak topatzea ere. Noski, arrastoak amai ez daitezen eta atzetik etorriko direnek egitasmoaz gozatzeko aukera gal ez dezaten, amaieran bertan utzi beharko dira. Antolakuntzatik oroitu dutenez «gaur egun gune hau natura-parkean dago-eta».

Mendi ibilaldiaren deialdia 10:00etan ezarria dago Arditurri parketxean. Han hasiko da 'Mineralen bila' izendatu duten ibilaldi gidatua. Bi orduko iraupena izatea aurreikusten du antolakuntzak eta, beraz, 12:00etan amaituko da toki berean. Horixe da baldintza bakarra, Aiako harriko natura-parkeko eremuan barrena osatutako ibilaldi aldetik «erraza» eta «nornahik egiteko modukoa» dela azaldu baitute Parketxetik. Ildo horretan, euskaraz zein gaztelaniaz izango dela aurreratu dute.

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatutako jardueretan ohikoa den bezala, izen-ematea beharrezkoa izango da. Hartarako nahi duen orok 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefonoetara dei dezake edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi. Prezioa 4 eurokoa izango da pertsonako 12 urtetik beherakoen kasuan eta hortik gorakoenean, aldiz, 6 eurokoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mineralen bila aritzeko txangoa

Mineralen bila aritzeko txangoa