Kuadrilek herriko kaleak laranjaz bete zituzten. Fernando de la Hera

Oiartzun

Jaiei agur esateko garaia iritsi da Oiartzunen

Bost egun eta gero 2025eko Xanistebanak gaur amaituko dira zezensuzko eta Musika jaialdiarekin

Martin Sansinenea

Errenteria

Martes, 5 de agosto 2025, 20:44

Euren eguna izan zen, eta herrian zehar nabaritu zen. Gazteek Oiartzungo kaleak bete zituzten atzokoan Gazte egunaren ospakizunarekin. Goizean giro ezin hobea bazegoen ere, festa 13.00etan lehertu zen gazteen txupinazoarekin. Txosnagunean izan zen. Bertatik, Don Eztebe plazara mugitu ziren gazteen bazkariarekin jarraitzeko. Indarrak geroz eta gutxiago badira ere egunak pasa ahala, gogotsu ikusi ziren. Jan ez ezik askok edariaz ere gozatu zuten.

Publicidad

Arratsaldeaz ere disfrutatzeko aukera izan zuten gazteek 3indarrok Elektrotxarangak gidatu zuen poteoarekin. Horrekin, txosnagunera bueltatu ziren eta bertan gazte eguneko jolasekin gaueraino iritsi ziren.

Umeen eguna gaur

Gaurkoan, bestalde, haurren eguna izango da festeei amaiera emateko. Lartaun Txistulari Taldeak antoaltuta goiz erezia izango da. Gero, 10:30ean Xanistebanetako haurren esku pilota txapelketaherrikoiaren finalak, binaka, joaktuko dira Kontzejupean. 11:00etan berriz, Oiartzungo erraldoien kale-buelta, Doneztebe plazatik abiatuta izango da. Ondoren, 11:15ean, herriko gazteen bertso saioa izango da Landetxe Plazan. Eguerdiko 12:30ean berriz, Elizaldeko dantza taldearen emanaldia Landetxe Plazan izango da Elizaldeko Guraso Elkarteak antolaturik. Eguerdiko 12:30ean, Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera. Gero, 14:30ean, arkume jatea eta bazkalondoa, txaranga alaituta Ardi Latxa elkartearen eskutik. Haurtzaro Ikastolan haur eta gaztetxoeentzat parkea izango da.

Arratsaldeko 16:30ean Xanistebanetako 28. truk txapelketa jokatuko da Madalensoro pilotalekuan Oiarpe kirol elkarteak antolaturik. Gero, 18:30ean, Haur-tzaro Ikastolak antolatuta, haurrentzako txokolatada banatuko da Haurtzaro Ikastolan. Gaueko 23:00etan, Elizaldeko kaleetan zehar, zezensuzkoa ibiliko da Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik. Gaueko 23:30ean berriz, Musika Jaialdia hasiko da, Done Eztebe plazan Musika Batzordeak antolatuta.

Gaur Xanistebanak 2025 Kartel Lehiaketan parte hartu duten kartelen erakusketa bisitatzeko azken eguna da. Manuel Lekuona liburutegian dago.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad