Aurreko edizioan, anoa postuan.
Oiartzun

XLI. Ibilaldi Neurtua igandean, Bizardiaren eskutik

GOIZARIN

Viernes, 27 de mayo 2022, 00:08

Bi urteko etenaldiaren ostean, Gurutzeko Bizardia elkarteko mendi taldeak Oiartzungo XLI. Ibilaldi Neurtua antolatu du iganderako, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. «Aurtengo edizioa zendu berri den Juan Jose Arabolaza Lizarralde elkarteko kidearen memorian izango da», jakinarazi dute antolatzaileek.

Publicidad

Igandean, ibilaldi neurtuari Doneztebe plazan emango zaio hasiera, eta bost ordu eta erdiko ibilaldia egin ondoren, Gurutzen izango dute helmuga parte hartzen duten mendizaleek.

Irteeran izan nahi dutenek igandean bertan eman behar dute izena, sarrera 5 euro ordainduta. Bizardiako Mendi taldeak jakinarazi duenez, mendia gustuko duten guztiek parte har dezakete. Aurreneko taldea 07:30ean abiatuko da Doneztebe plazatik, eta besteak minututik minutura. Aurtengo edizioan, Elizalde auzotik abiatu eta mendizaleek Elurretxe aldera joko dute. Handik, Irusta eta Aitzondo ur-jauziak gertutik ikusten dituztela Olaberria aldera egingo dute; azkenik, Gurutze auzorako bidea hartuko dute txangoa amaitzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad