Borrar
Irudian zinegotziak, azken udalbatzan aldeko botoa emanez.
Hileta zibilak egiteko hiru espazio eskainiko ditu Oiartzungo Udalak

Oiartzun

Hileta zibilak egiteko hiru espazio eskainiko ditu Oiartzungo Udalak

Ordenantza berriari hasierako onarpena eman zioten azken udalbatzarrean

Elena Viñas

Oiartzun

Martes, 6 de mayo 2025, 19:58

Hileta edo omenaldi zibilak arautzeko ordenantzari hasierako onarpena eman zioten asteazkeneko Udaleko osoko bilkuran. Beilatokiaz gainera, agurrak egiteko beste bi leku jarriko ditu Oiartzungo Udalak herritarren eskura: Arizmendieneako lorategia eta Udaletxeko areto nagusia.

Ohituren eta ekintza sozialen adierazpenak «etengabe» aldatzen ari direla nabarmendu zuen Joana Mendiburu alkateak. «Jendartea plurala da, aniztasun ideologikoa, erlijiosoa eta kulturala da nagusi eta maite ditugunak agurtzerakoan ere behar ezberdinei erantzungo dien espazioak jarri nahi ditugu oiartzuarren eskura».

Oiartzungo beilatoki publikoa egin zenetik, toki hori hileta zibilak eta omenaldiak egiteko «geroz eta gehiago» erabiltzen dela azaldu zuen. «Lekua aproposa eta ingurua goxoa da, eta aukera ematen du zeremonia duina, pertsonala eta hunkigarria eskaintzeko».

Eskaera, udaletxean

«Modu naturalean» sortu den erabilera erraztu eta espazio berriak eskaini nahi ditu Udalak. Horregatik, beilatokiaz gainera, Arizmendieneako lorategian eta pleno aretoan egiteko aukera egongo da aurrerantzean.

Udaletxean egingo due gune horiek erabiltzeko eskaera. Dena den, orain arte bezala, agurra gorpua beilatokian dagoenean egingo bada ez da aurretiko erreserbarik beharko.

Arizmendieneako edota areto nagusiko omenaldietan gorpuak ezingo du bertan egon. Aho batez onartu zuten espazio horien erabilera nola izango den jasotzen duen ordenantza berria. Proposamena jendaurrean jarriko dute 30 egunez, ekarpenak egin ahal izateko.

Udalbatzarrean landutako gainontzeko gaiak –aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena eta Larraburu bidea 2, Ezkontzegi baserriko 2024/02 epeko ura-estolderiaren ordainagiriaren berrikuspena– ere aho batez onartu zituzten zinegotziek. Apirileko protokolo gastuak 42,11 euro izan ziren, bidaietan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hileta zibilak egiteko hiru espazio eskainiko ditu Oiartzungo Udalak