Borrar
'Euskaraz barra-barra'.

Herriko 50 establezimenduk bat egin dute 'Euskaraz barra-barra' marka berrira

EGIAR

Igandea, 31 uztaila 2022, 00:27

Comenta

'Euskaraz barra-barra' Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoen marka berria urtarriletik aurrera jarriko da martxan, eta 50 establezimenduk baiezkoa eman dute jada. Helburua euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzea da, eta saltokiak, enpresak eta entitateak izango dira marka honen protagonistak, baita oiartzuarrak ere. Honela, euskara dakiten zerbitzuak identifikatu eta aitortuko dira, bezeroak jakin dezan hizkuntzan egiteko aukera duela.

'Euskaraz barra-barra' marka duten guneetan bermatuta egongo da euskaraz ulertzeko gaitasun nahikoa duela. Horregatik, irizpide inportanteena gaitasunari lotuta egongo da.

Nola eman izena

Nahiz eta hasierako pausoa eman eta oraindik urte erdia falta ekimena martxan jartzeko, interesa duten saltoki, enpresa eta entitateek deialdia zalbaltzen zaie: «bezeroari arreta bere hizkuntzan eskaintzea zerbitzuaren kalitatea bermatzeko ezinbesteko oinarria denez, ohi bezala zure negozioarentzat zerbitzurik onena eskaintzeko ahaleginean jarraitzera eta ekimen berri honetan parte-hartzera gonbidatzen zaitugu», adierazi dute, ekimenaren berri emateko merkatarientzat eta ostalarientzat prestatutako gutunean.

Informazio gehiago jasotzeko LANIN eta Euskara Komertzioarekin harremanetan jarri, hauek baitira egitasmoko suspertzaileak. Eta izena emateko, merkatariek Ttur-ttur EB-ren merkatariostalari@tturttur.eus helbidera idatziz edo 943 260 182 telefonora deituz egin dezakete. Bestalde, enpresek LANIN zerbitzuarekin lanin@oiartzun.eus helbidean eta 943 254 290 telefonoan. Azkenik, beste zalantzarik izan ezkero, Udaleko Hizkuntz normalizazio zerbitzuarekin kontaktatu euskara@oiartzun.eus edota 943 493 842 telefonoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko 50 establezimenduk bat egin dute 'Euskaraz barra-barra' marka berrira

Oiartzun: Herriko 50 establezimenduk bat egin dute 'Euskaraz barra-barra' marka berrira