Borrar

'Gezi beltzak' idazketa kreatibo tailerra, Ehuntze sormen espazioan

Saioen gidaria Oier Guillan idazlea izango da; izena emateko epea heldu den asteazkenean amaituko da

GOIZARIN

OIARTZUN.

Igandea, 23 urria 2022, 00:08

Comenta

Idazketa esperimentatzeko gogoz bazabiltza, Oier Guillan idazleak gidatuko duen 'Gezi beltzak' idazketa kreatibo tailerrean izango duzu aukera. Izan ere, «tailerrean literatura sorkuntzaren inguruko praktikak eskainiko ditugu, literaturaren inguruko begirada zabalduz», zehaztu du Guillanek. «Ez ohiko ariketak lantzeaz gain, esperientziak partekatuko ditugu», gaineratu du. Arestian aipatu den moduan, saioen gidaria Guillan izango bada ere, idazle gonbidatuak ere izango dira, hala nola: Jose Luis Otamendi, Danele Sarriugarte, Mikel Antza eta Mari Luz Esteban.

Lau hilabeteko iraupena

Lau hilabeteko iraupena izango du tailerrak. «Azaroan, abenduan, urtarrilean eta otsailean izango dira saioak, ostiral nahiz larunbatetan», zehaztu du idazleak. Matrikulari dagokionez, oiartzuarrek 30 euro ordainduko dute hilean; kanpokoek, berriz, 40 euro.

Interesatuek heldu den asteazkena dute izena emateko azken eguna; ehuntze@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Gezi beltzak' idazketa kreatibo tailerra, Ehuntze sormen espazioan