Borrar
OKEko emakumezkoen talde nagusia, Karla Lekuona zelaian. GOIZARIN
Oiartzun

Garaipen handia lortu du OKEko emakumezko talde nagusiak, Karla Lekuona zelaian

Berriozarren aurka 4-0 nagusitu zen eta sailkapenean seigarren koskaraino igo da

GOIZARIN

Asteartea, 4 urria 2022, 00:04

Comenta

Iñigo Celaren jokalariek garaipen handia lortu zuten pasa den larunbat arratsaldean, Karla Lekuona zelaian eta bertaratu ziren zaleek izugarri gozatu zuten oiartzuarren joko onarekin.

Hasiera hasieratik, etxeko jokalariek aukera garbiak sortzea lortu zuten eta bigarren minuturako aurreratu ziren Ixiarren golari esker. Partida aldeko bazuten ere, zelaia ez zegoen egoera onean eta baloiaren erabilpena ez zen batere xamurra izan inorentzat.

Edonola ere, pixkanaka-pixkanaka aukera garbiak sortzen saiatu ziren eta baita fruitua jaso ere: Ixiarrek berriro eta Rebekak eta Mireiak lortu zuten partida borobiltzea beste hiru golekin. Azkenik, 4 eta 0 oiartzuarren gozamenerako.Honako hamaikakoa zelairatu zuen Celak, Karla Lekuona zelaian: June, Nagore (Anne, 64. min.), Mireia, Miren, Amaia Irastorza, Lide (Zulaika, 79. min.), Rebeca Diana (Jone, 64. min.), Leire (Sara O., 58. min.), Ixiar (Naroa, 79. min.), Nahia eta Ainhoa Lizaso.

Laugarren neurketa jokatuta, oiartzuarrek zazpi puntu batu dituzte eta seigarren koskaraino igo dira, hamasei taldeko sailkapenean. Hurrengo asteburuan, Burgos taldea izango dute aurkari, Castañares zelaian. Gaztelako taldea hirugarren koskan dago bederatzi punturekin.

Ohorezko Erregional taldea

OKEko Ohorezko Erregional taldeak, berriz, denboraldiko lehen porrota jaso zuen pasa den larunbat arratsaldean, Mutrikuren aurka. Laugarren neurketan, 1-0 galdu zuten Iker Marketen jokalariek.

Oiartzuarrak ez ziren oso ongi atera partidara eta ez ziren eroso aritu jokoan. Gainera, 18 minuturako aurreratu ziren etxekoak, falta zuzen batean. Hala ere, aukera dezente izan zituzten partida berdintzeko, baina ez zuten asmatu. Azkenean, punturik gabe etxera!

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Iker Marketek, San Migel zelaian: Muguruza, Urko Etxebeste, Eñaut Fernandez, Mikel Mitxelena, Salazar (Gorka Estefano, 45. min.), Aranburu, Pagola (Xabier Lapazaran, 64. min.), Oier Etxabe (Ander Irazoqui, 77. min.), Aitzuri Noble, Unai Korta eta Xabier Eizmendi (Beñat Vargas, 69. min.).

Zazpi punturekin, bosgarren koskaraino jaitsi dira oiartzuarrak. Heldu den asteburuan izango dute hurrengo neurketa, Aloña Mendiren aurka, Karla Lekuona zelaian. Oñatiarrak bigarren koskan daude, azken neurketan 5 eta 2 Urolari irabazita. Ez da partida xamurra izango baina oiartzuarrek garaipenarekin saritu nahi dituzte euren zaleak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Garaipen handia lortu du OKEko emakumezko talde nagusiak, Karla Lekuona zelaian

Oiartzun: Garaipen handia lortu du OKEko emakumezko talde nagusiak, Karla Lekuona zelaian