
Oiartzun
Edukiontzi handiagoak jarri ditu Udalak herriko hainbat gunetanSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Edukiontzi handiagoak jarri ditu Udalak herriko hainbat gunetanHerriko hainbat lekutan papera eta ontzi-arinak bil-tzeko kaleko edukiontzi handiagoak jartzen ari da Udala. Jende gehien ibiltzen den guneetan zeudenak azkar betetzen zirenez, leku faltagatik zaila izaten zen hondakinak behar bezala bereiztea.
Horregatik, edukiera handiagoa duten ontzi hori eta urdinak ezarri ditu. Hala jakinarazi dute udal arduradunek prentsa ohar baten bidez. Neurri honekin, kale eta plazak «garbiago» mantentzeaz gain, hondakinen sailkapena erraztea eta birziklatze tasa handitzea lortu nahi da. Gainera, auzo bileretan bizilagunek eskatu izan duten «hobekuntza bat» da.
Elizalden (Doneztebe eta Donostia plazetan eta Haurtzaro Ikastolan), Iturriotzen (Beko soron eta frontoian), Altzibarren (Olalden eta Klarene plazan) eta Ugaldetxon (Kalexa plazan eta Mendibilgo parkean) jarri dituzte edukiontzi handiak. Beharraren arabera herriko toki gehiagotan ere jartzeko asmoa du Udalak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.