Bihar abiatuko da 59. Enrique Abril Errebote txapelketa
GOIZARIN
OIARTZUN.
Larunbata, 3 iraila 2022, 00:02
Bihar abiatuko dute 59. Enrique Abril Errebote Txapelketa, Oiartzungo Errebote Plazan. Guztira Euskal Herriko bederatzi talde lehiatuko dira, horitako bat Oiartzun izango delarik. Taldeak hiru multzotan banatuko dira: A multzoan lehiatuko dira Luzean (Donibane Lohizune), Senpere eta Zaharrer Segi (Baigorri); B multzoan, berriz, Endaiarrak, Kapito Harri (Ustaritze) eta Zubieta; azkenik, C multzoko taldeak Noizbait (Hazparne), Txost (Oiartzun) eta Kanboarrak dira.
Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira. Oiartzungo Errebote Plazan jokatuko diren partidak hauek izango dira: bihar, hilak 4, arratsaldeko 15:30ean hasita, Noizbait-Kanboarrak; hilaren 18an bi partida jokatuko dira: goizeko 9:00etan Txost-Kanboarrak eta 11:00etan, Luzean-Zaharrer Segi; azkenik, irailaren 25ean, 10:30ean hasita, Txost-Noizbait.
Multzo bakoitzean lehen postuan sailkatutako taldeek eta bigarren sailkaturik onenak jokatuko dituzte finalerdiak urriaren 2ko asteburuan. Irabazleek, urriaren 9ko jardunaldian jokatuko lukete finala, Zubietako plazan.