
Oiartzun
Bidegorriko tunela konpontzeko lanak hasiko dituzteSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Bidegorriko tunela konpontzeko lanak hasiko dituzteAurki hasiko ditu Oiartzungo Udalak Arditurriko bidegorriaren azken tunela berritzeko lanak. 35 metro luze ditu meategiko aparkalekuaren nodoko pasabideak eta harkai-tzean dago zulatuta. Hormigoiz estalitako zatiak ditu eta tarte batzuk txapa metalikoz estalita zeuden.
Urte hauetan guztietan urak eta haizeak eusgarriak kaltetu dituzte eta pitzadurak sortzen joan dira sabaian. Horietatik harriak erori zirenez, segurtasuna bermatzeko tunela itxi zuen Udalak eta ondoko bidetik joan dira, oinezkoak eta txirrindulariak Arditurriraino.
Tunelaren azterketa geotekniko bat eskatu zuen Udalak, konpondu eta azpiegitura egonkortzeko egin beharreko aktuazioa definitzeko. Emai-tzak oinarri hartuta, aste honetan bertan abiatuko ditu eraberritze lanak. Eroritako materiala kentzeaz gain, hainbat geruzatan gunita bota eta 2 metrotik behin ura drainatzeko zuloak egingo dituzte. Babes erresistentea eta iraunkorra lortuko dute horrela.
56.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak eta hiru astez luzatuko dira eraberritze lanak. Hala jakinarazi du Udal Gobernuak prentsa ohar baten bidez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.