Aurtengo xanistebanetako kartela.
Oiartzun

Aurtengo xanistebanak Iraitz Arabolazaren kartelak iragarriko ditu

GOIZARIN

OIARTZUN.

Domingo, 5 de junio 2022, 00:18

Bi urteko etenaren ondoren, abuztuaren hasieran xanistebanak ospatuko dira berriz. Eta festak Iraitz Arabolazaren kartelak iragarriko ditu, Festa Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak hala erabakita.

Publicidad

Aurten 32 lan jaso ditu Udalak xanistebanetako kartel lehiaketan parte hartzeko. Aukeraketan elkarte hauetako ordezkariek hartu dute parte: Aitor Txiki txapelketa; Aldeguna elkartea; Ardi Latxa elkartea; Arraztalo elkartea; Artaso elkartea; Aska Itzank Animaliak (AIA); Auzokalte elkartea; Biyurrienea; Elizaldeko Guraso Elkartea; Ernai; Esku Garbia elkartea; Girizia pilota saila; Hatzamarka; Haurtzaro Ikastola; Ibargain elkartea; Ibargain Musika Eskola; Lartaungo txistulariak; Lartaun zikloturistak; Martzelina bertso elkartea; Mindara; Oiarpe; Oiartzungo ezkilajoleak; Oiartzungo Feministen Asanblada; Oidultz; Olarri eta OMTE.

Irabazlea Iraitz Arabolaza Etxenagusia izan da. Oiartzuar onena, berriz, Eneko Salaberria Gonzalez. Akzesitak jaso dituzte: Angel Blanco Egoskozabalek eta Elurtza Mitxelena Mitxelenak eta Ekiñe Irazusta Arozenak (elkarrekin egindako lana). Azkenik, 100TZE Sormen Espazioko beka Abel Eguzkitza Martinezek, Ipar Martin Ansak eta Aiert Ortega Urdanpiletak (elkarrekin egindako lana) jaso dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad