Borrar

Oiartzun

Arte sorkuntza sustatzeko 10.000 euro bideratuko ditu Oiartzungo Udalak

Udal arduradunek jakinarazi dute udal dirulaguntza hau eskatzeko epea ekainaren 29an amaituko dela

Elena Viñas

oiartzun.

Jueves, 29 de mayo 2025, 19:55

Arte sorkuntza- eta ekoizpen- prozesuak bultzatzeko dirulaguntza deialdi berria jarri du martxan Oiartzungo Udalak. Lan artistikoak sortzen ari diren edota proiektu berriak abiarazi nahi dituzten sortzaileei babestu nahi ditu.

Arte diziplina ezberdinetarako izango dira laguntzak: zinema, ikus-entzunezkoak, argazkigintza, dantza, literatura, musika, antzerkia, eta arte plastikoak, besteak beste. Hala jakinarazi dute udal-agintariek, prentsa-ohar baten bidez.

Irizpide ezberdinak

2022an jarri zuen martxan Udalak dirulaguntza lerroa eta ordutik 27 proiektu egikaritzeko ekarpena egin du. 10.000 euro bideratuko ditu aurten eta irizpide ezberdinak erabiliko ditu aurkeztutako proiektuak baloratzeko: proiektuaren interesgarritasuna, kalitatea eta originaltasuna, Oiar-tzungo artista/eragilea izatea eta proiektuaren garatze prozesuan herritarren inplikazioa lortzea...

Irekita dago eskaerak aurkezteko epea, ekainaren 29a bitarte. Oinarriak eta xehetasunak udaleko webguneko iragarki taulan ikus daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arte sorkuntza sustatzeko 10.000 euro bideratuko ditu Oiartzungo Udalak