Arditurriko meategia bisitatzera tren berdean
Abenduko zubiari begira txango berezia antolatu du parketxeak
DV
Astelehena, 4 abendua 2023, 12:50
Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategian. Horren jakitun eta, gipuzkoarrontzat etxetik hain gertu meategi bat izanda, abenduko zubiari begira txango berezia antolatu du Arditurriko parketxeak bertako meategia ezagutu nahi duen orok kaskoa jarri eta murgiltzeko aukera izan dezan. «Euskal Herrian zoko ezezagun ugari ditugu eta horien artean dago Arditurriko meategia», diote.
Bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi duena oinez, bizikletaz, kotxez ala Oiartzungo plazatik irteten den tren berdean etor daiteke, azken aukera honetarako aurre-erreserba egitea ezinbestekoa izango da. Trena Pagoaldea Poligonotik (Oiartzundik) abiatuko da eta Aiako Harriko Natura Parkean murgilduko du bisitaria.
Jende pilaketak izan daitezkeenez eta garraio publikoa sustatze aldera, trenez hurbiltzeko hautuaren alde egiten dutenek Arditurrira hurbildu eta meategiak ikusi ahal izango dira prezio berezian. Bidaia eta oinarrizko bisitaren prezioa 5 eurokoa izango da (3 eurokoa 5 urtetik beherako haurrentzat) eta, bestetik, sakoneko bisita hautatzen dutenentzat 7 eurokoa. Hautatutako bisitaren arabera ordutegia ezberdina izango da.
Parketxeak antolatutako jardueretan ohikoa den bezala aurretiko izen ematea beharrezkoa da. Hartarako, nahi duen orok 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefonoetara deitu edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi beharko du.