Abian de Euskal Herriko VI. Bote Luzeko Txapelketa
Ostiralean bi partida jokatu ziren Beheko Plaza eta gipuzkoarrak nagusi izan ziren bietan
GOIZARIN
Asteartea, 6 iraila 2022, 00:19
Pasa den ostiralean eman zitzaion hasiera Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketaren seigarren edizioari, Oiartzunen.
Aurten zortzi taldek parte hartuko dute lehiaketan: lau, Iparraldekoak eta beste lau, Hegoaldekoak. Mugaz beste aldeko taldeak hauexek dira: Iparralde 1, Senpere eta inguruko herriko pelotariez osatuta; Iparralde 2, Amikutze inguruko pelotariez osatuta; Iparralde 3, Senpereko pilotariez osatua eta Iparralde 4, berriz, itsasuarrak.
Hegoaldekoak, berriz, Gipuzkoako bi talde dira eta Bizkaiakoa eta Arabakoa beste biak.
Bi partida jokatu ziren Oiartzungo Beheko Plazan. Aurreneko partidan, Gipuzkoa 2 taldeak 9-1 hartu zuen mendean Iparralde 4 taldea. Bigarren partidan, Gipuzkoa 1 nagusitu zen 9-1 Iparralde 3 taldearen aurka.
Gipuzkoa 1 taldean sei oiartzuar daude eta beste biak Villabona eta Donostiakoa dira. Hauxek dira pilotari oiartzuarrak: Iñigo Ugalde, Imanol Ugalde, Manex Olaiz, Mikel Leonet, Ugaitz Iriarte eta Ekaitz Salaberria.
Enrique Abril txapelketa
Bestalde, igande arratsaldean jokatu zen Enrique Abril 59. Errebote txapelketako 1. Jardunaldia, Oiartzungo Errebote Plazan. Saio borrokatuaren ostean, Noizbait taldeak hartu zuen mendean Kanboarrak taldea, 13-12.