Borrar
Lezo

Gizarte eta Osasun-Arreta emateko Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko saio informatiboak

Ezinbestekoa izango da 2023.urtean lanean jarraitu ahal izateko

Osteguna, 14 uztaila 2022, 00:04

Comenta

Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuak sailak Bidez Bide elkarteak antolatu duen 'Ikasi Zaintzeko' kanpainaren berri eman nahi du. Hala, larunbatean, bi saio informatibo egingo dira Donostian etxeko langile eta zaintzaileei zuzenduta. Bereziki, behin-behineko gaikuntza dutenei eta Gipuzkoan LPPE (Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa) jasotzen duten familiekin lanean daudenei.

Izan ere, gaikuntza honek 2022ko abenduaren 31ra arte balioko du soilik, eta hortik aurrera ezinbestekoa izango da Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan Gizarte eta Osasun-arreta emateko Profesionaltasun Ziurtagiria edukitzea lanean jarraitu ahal izateko.

  • Noiz Uztailak 16, larunbatean, bi saio informatibo egingo dira Donostian etxeko langile eta zaintzaileei zuzenduta.

  • Non Donostiako Emakumeen Etxean, Okendo Kalea 9.

  • Ordutegia. 1. saio informatiboa 16:00-17:00etara.2. saio informatiboa: 17:00-18:00etara.

Bi saio horietan ziurtagiri hori ateratzeko baldintza, edukiak eta irakasten duten zentroen informazioa eskainiko da.

Donostian antolatu den ekintza bat bada ere, Lezoko Gizarte Zerbitzu departamentutik aukera bikaina ikusten dute gai honen inguruan informazioa behar duten pertsonek gerturatzeko, gonbidatuak baitaude egon daitezkeen zalantzak argitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gizarte eta Osasun-Arreta emateko Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko saio informatiboak