Errenta euskaraz egiteagatik saritua
2021. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko. Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da.
Lezon, Pepi Etxegoien Irazu izan da sariduna eta Sagarzulo jatetxean dastatuko du otordua.