Lezo
Altzate igerilekua itxita egongo da 22ra arteE. V.
lezo.
Jueves, 11 de septiembre 2025, 20:41
Udako denboraldia amaitu berri da eta Altzate igerilekuan mantentze-lanak egiteko ordua iritsi da. Hainbat lan egingo dira, hala nola, ontzia hustutzea, garbitzea, azpiegituran konponketa txikiak egitea eta barne-kontroleko automatak aldatzea. Hala jakinarazi du Udalak prentsa ohar baten bidez.
Publicidad
Mantentze-lan horiek hilaren 21era arte iraungo dute eta igerilekua itxita egotea eragingo dute. Irailaren 22an, astelehena, irekiko dute berriro ere normaltasun osoz eta ohiko ordutegian.
Hala ere, igerilekua erabiltzen jarraitu nahi duten eta Altzateko abonatuak diren erabiltzaileek igeriketa praktikatzen jarraitzeko aukera izango dute Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Erabiltzeko baldintzak ezagutzeko, Bekoerrota kiroldegian topatuko dute informazio guztia aurrez aurre zein telefonoz (943 51 03 11).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión