Errenteria
Larunbat gauean iritsiko da Korrika Errenteriako kaleetara23.51ean helduko da Lezotik eta erdigunea eta auzo ezberdinetik igaro eta gero Oiartzunera joango da. Hainbat ekitaldi prestatu dira
Iritsi da eguna. 23. Korrika larunbat gauean helduko da Errenteriara eta hemendik pasatuko da Baionara bidean. 23:51ean espero da bere etorrera Lezotik eta erdigunetik eta auzo ezberdinetik igaro eta gero Oiartzunera joango da. Eskutik eskura, 30 aldiz pasatuko da lekukoa Errenteriako ibilbidean.
Gauerdirako minutu gutxi falta direnean iritsiko da Korrika herrira, baina egun nagusia girotzeko asmoz hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Bazkari herrikoia egingo da Zumardian Euskal parrilaren eskutik. Txartelak salgai dira 20 eurotan orokorrak, eta 14 euroan haurrei begirakoak, Xenpelar AEK Euskaltegian, eta Sindikato eta Arkaitza tabernetan. Bazkalosteko giroa Euskararen paparazziak Oarsoarrakek jarriko dute antolatutako argazki lehiaketako sari banaketan; 16:15ean, eta ondoren bingo musikatuak hartuko du lekukoa.
Txalainak Errekaldeko hirukoteak, Hertzainak taldearen kantak akustikoan moldatzen dituenak, emanaldia eskainiko dute 19:00etan hasita. Ordu berean, Bantzan ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Lekuona Fabrikan EMKE Musika Bandak eta Ereintza Dantza Taldearen eskutik. Azken sarrerak, 7 eurotan eros daitezke sarrerak.errenteria.eus helbidean edo Lekuonan. Bi kultur eragileen lankidetzatik sortutako proiektua, Euskal Herriko hainbat lurraldetako dantza eta musika bilduko dituena ikuspegi berritzaile batetik. Ikuskizunak 20 dantzari eta 55 musikari jarriko ditu eszenatoki gainean, Aitor Mitxelena Rubioren zuzendaritzapean. Korrika pasa eta gero, DJ Expuelak hartuko du lekukoa Xenpelar AEK-n.