Familia artean bizitzeko ospakizun handia
Urriko lehen igandean Errenterian egingo den hitzordu nagusiaren aurretik antolatutako egitarau oparoa aurkeztu dute
«Eguneko festa bakarra ez izatea». Hori izan da 2023 Kilometroak jaiaren antolatzaileen helburua lehen egunetik. Ibarra utzita, lekukoa Errenteriara iritsi da eta urriko lehen igandean egingo den hitzordu nagusiaz gain, beste ekitaldi ugari eta askotarikoak izango ditu, hotzari aurre eginda giro atseginean asteazken honetan egindako aurkezpenean jakinarazi dutenez.
Publicidad
Hiru izango dira egitarauaren zutoin nagusiak. Batetik eskertza, bestetik euskara eta, azkenik, komunitatea. Izan ere, Orereta Ikastola 1963an sortu zen eta aurten 60. urteurrena izango du. «Eskertzaren helburuari atxikita, euskalgintzan eta euskararen garapenean funtsezkoak izan diren gertaerak oroitu nahi dira», azaldu du Navarrok
Azken urteetako lanketaren ondotik, egun bakarreko festa erraldoitik urte osoko ekimen eta elkarlanerako bidean pausu bat gehiago emango du 2023ko Kilometroak jaiak. Hala, lehena otsailaren 20tik eta 24ra izango da 'Egunkariatik Berriara 20 urte' ekitaldi sortarekin.
Bestelako eragileekin elkarlanean aritzeko asmoa ere aurkeztu zuten barne-hausnarketa ezagutaraztean. Ildo horretan, martxoaren 24an Euskaltzaindiarekin batera giza kate bat egingo da Errenteriako Zumarditik Donostiara. Asmoa 8.000 lagun inguru batzea da «euskara batuak euskararen bilakaeran iragan hamarraldietan izan duen garrantzia nabarmentze aldera, batasunaren bidean ekarpena egin zuten hamabost lagunen lana goraipatuko da, omenaldia eginez».
Maiatza, ekitaldiz bizi-bizi
Ikastolen bueltan dabiltzan herriko eragile eta artistei ere pisua eta lekua eskaini nahi die antolakuntzak eta, horregatik, maiatzaren 6an '12 orduko ikuskizuna' egingo da herriko artistei, musikan zein beste arte plastiko eta dramatikoetan ari direnei, hamabi orduz oholtza eskaintzeko.
Publicidad
Ildo beretik, maiatzaren 19an eta 20an Landarbaso Abesbatzak eta Euskal Kultur Erakundeak 'Adaxka berriak' ikuskizuna taularatuko dute Hendaiako eta Ziburuko ikastoletako ikasleekin. Lehena Hendaian izango da, bigarrena Errenterian, Musikasteren egitarauaren barruan. Orduan aurkeztuko da, gainera, 2023ko Kilometroaken mezua eta leloa, 'Erriola' abestia eta bideoklipaz bat.
Azkenik, urriko lehen igandea iritsi baino lehen, uztailean (eguna ez da zehaztu) kontzertu bat egingo da Urmuga proposamenaren barruan. «Kultura beste espazio batzuetara eramanez, berrikuntza eta euskal kultura lantzeko asmoz egiten da Urmuga, eta Kilometroak 23ren xedeen barruan guztiz txertatzeko modukoa dela» uste dute antolatzaileek. Beste ekitaldi gehiago ere badira martxan, Realarekin harremanak hasita daude partida bat antolatzeko eta Oiartzun ibaia garbitzeko proposamen bat zehazten ari dira.
Publicidad
Egitaraua aurkeztu eta familiako argazkia atera ostean, musika izan da protagonista. Bi biolontxeloz lagunduta, horietako bat Orereta Ikastolako ikaslea, 'Erriola' testua irakurri da «zubiek josten duten komunitatea» balioztatzeko. Ondoren, Itziar Navarro lehendakariak hartu du hitza. «Gaur egun garrantzitsua da. Urriaren lehenengora arteko ekimenen mugarri nagusiak aurkeztu nahi dizkizuegu. Ez da egitarau itxi bat, aitzitik, irekia eta bizia, eragileekin elkarlanean osatzen joango garena, herriko eragileekin», adierazi du.
'Euskararen errioa'
Kilometroak 23ko beste berezitasun bat 'Euskararen errioa' izango da. Ekimen honekin «50.000 txanpona biltzea» izango da helburu eta erronka, «euskararen sustapenerako egitasmoetarako bideratzeko», Navarrok adierazi duenez. Guiness Liburura ere eraman nahi dute erronka. Ibiltaria izango da txanponak jasotzeko prestatu duten kutxa, eta erronkaren gaineko informazio eguneratua emango dute antolatzaileek datozen hilabeteetan zehar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión