Borrar

Itziar Navarro | Orereta Ikastolako lehendakaria

«Biharko eguna urte osoan egin dugun lanaren isla izatea nahiko genuke»

Kilometroak festa hemen dago eta Orereta Ikastolako lehendakariak «dena ahalik eta txukunen atera dadin» espero du

Iker Castaño

Errenteria

Ostirala, 29 iraila 2023, 21:22

Comenta

Egunak ez dira geratzen, orduak baizik. Errenteria pozez lehertzeko prest dago. Kilometroak hemen dira eta herritarrek badakite zer suposatzen duen. Orereta Ikastolako den Itziar Navarro lehendakariak festa handiaren aurreko xehetasun guztiak azaldu dizkigu.

–Astea luzea egin da, ezta?

–Hala da. Egun mugituak izan dira: guneak muntatzea, kaleak apaintzea, erakundeetako bilerak, hedabideei erantzutea... Nabari da jaia hurbiltzen ari dela eta denak ari gara buru-belarri, biharkoa ahalik eta txukunen atera dadin.

Aurreko ekimenak

«Polita izan da gurasoak, langileak, ikasleak eta ikasle ohiak elkarlanean ikustea»

–Trinkoa, baina berezia.

–Bai, bai langileentzat eta bai ikasleentzat. Badakite bihar Gipuzkoako ikastolako jaien egun handia dugula. Langileak urte osoan aritu dira batzordeetan lanean; ikastolako familietan ere egunari begira jarrita gaude, bakoitzak zer egingo duen, zer ikusi nahi duen... Nola antolatu pentsatzen arituko dira familia askotan. Kontuan hartu behar dugu milatik gora boluntario arituko direla lanean.

–Zer izan da Orereta Ikastolarentzat aurtengo jaia antolatzea?

–Erronka handia izan da aurtengo jaia antolatzea: urtean zehar ekimen ugari izan ditugu, batzuk herrira eta komunitatera begira eta beste batzuk Euskal Herri osora begira. Hilabeteak daramatzagu lanean. Eta biharkoa ere ongi ateratzea nahi dugu. Kilometroak antolatzerakoan gure helburua zen ikastolako komunitatea trinkotzea, eta polita izan da gurasoak, langileak, ikasleak, ikasle ohiak elkarlanean ikustea.

–Eta zuretzat, lehendakari gisa?

–Niretzat ere berezia izaten ari da, oso une hunkigarriak bizi izan ditugu hilabete hauetan. Baina nahiz eta batzuetan aurpegia nik jarri, azpimarratu nahi dut Kilometroak jaiak, eta ikastolak berak, auzolana duela ezaugarri. Buru, esku eta bihotz asko izan gara eta lanean aritu den bakoitzak egin dio bere ekarpena egitasmo honi.

–Zeintzuk dira helburu nagusiak?

–Ikastola 0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza proiektu euskalduna, nazionala eta burujabea da, euskaran eta euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza eta kulturei irekia. Gaur egungo eta etorkizuneko jendarterako prest izango diren pertsonak hezi nahi ditugu, euskaldun eleanitzak, euskara eta euskal kulturarekiko konprometituak, lankidetzan arituko direnak, autonomiak, kritikoak, sortzaileak, aniztasunarekiko enpatikoak... Pertsona eredu hori elikatzen du ikastolan egiten dugun guztiak. Kilometroak jaiak hainbat helburu ditu: gure helburu nagusia izan da ikastola zer den erakustea, bai gure komunitateko kideei eta bai herritarrei. Horregatik, urtean zehar egin ditugun ekintzetan ezaugarri horiek agerian jartzen ahalegindu gara.

–(...)

–Bestalde, Kilometroak jaiak ere badu helburu ekonomiko bat. Aurten, jaiaren balizko etekinak hiru helburutara bideratuko ditugu: Euskara ikastolaren ardatza izanik, herrian euskararen erabilera sustatzera bideratutako proiektu baterako izango da diruaren zati bat. Kilometroak jaiak ikastolari ez ezik, herriari ere zerbait uztea nahi dugulako. Proiektu hori herriko hezkuntza eta euskalgintzako eragileekin batera definitu eta eramango dugu aurrera. Bestetik, Ikastolak harreman berezia du Iparraldeko eta Nafarroako ikastola batzuekin, geografikoki gugandik hurbilen daudenekin. 'Zubiak eraikiz' egitasmoak biltzen ditu elkarrekin egiten ditugun proiektuak. Egitasmo hori indartzera bideratu nahi dugu diruaren beste zati bat. Azkenik, Añabitarteko eremuan, ikastolak badu komunitate osoarentzat oso maitea den toki bat: baserria. Urtez urte, ikastolako komunitatearen topagune izan da, eta inguru hori berritzera bideratuko dugu diruaren beste zati bat.

KMK jaia

«Askotariko proposamenak egin ditugu, bakoitzak gustukoena aukeratu ahal izateko»

–Nola irudikatzen duzu biharko eguna? Zer espero duzu?

–Azken hilabeteetan askotan pentsatu dugu horretan. Urte osoan egin dugun lanaren isla izatea nahiko genuke, ikastolaren mugimenduaren ezaugarri nagusiak agerian jarriko dituena. Askotariko proposamenak egin ditugu egun horretarako, espero dugu bakoitzak gustukoena aukeratu ahal izatea eta gozatzea.

–Azken lerroak zuretzat. Animatu jendea.

–Errenteriarrei esango nieke hirigunean ibiltzen badira, jaiarekin topo egingo dutela, Esmalteria, Gernika plaza eta Lino izango baitira gune nagusiak. Gurekin bat egin eta goza dezatela jaiaz. Eta kanpotik datozenak animatuko nituzke gurera etortzera, musika, tailerrak, haurrentzako puzgarriak eta ikuskizunak, janari eta edariak... denetarik izango baititugu. Elkarrekin, egun polit bat igaroko dugu!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Biharko eguna urte osoan egin dugun lanaren isla izatea nahiko genuke»

«Biharko eguna urte osoan egin dugun lanaren isla izatea nahiko genuke»