Lasterketan parte hartu duen lasterkari bat Allerrura iritsi baino lehen. Belauntzaran

Iker Oliveri eta Marina González nagusi Jaizkibelen

350 bat lasterkarik hartu dute parte 14 kilometroko ibilbidea osatuz hotza eta haizeari aurre eginez

Domingo, 26 de febrero 2023, 19:16

Iker Oliveri Ruiz de Munain eta Marina González Burgosek irabazi dute Lezo Jaizkibel mendi lasterketa. Hondarribiarrak 01:06:41 denbora egin du 14 kilometroko ibilbidea osatzeko, eta irundarrak berriz, 01:24:39 denborarekin osatu du. Oliveriren ondoren Jokin Arretxea Lastiri (01:06:54) eta Amerts Aranberri Otegui (01:07:16) sailkatu dira. Emakumezkoetan berriz, Gonzalezekin batera Iratxe Etxegoien Errandoneak (01:25:43) eta Iera Urretagoiena Kortadik (1:29:14) osatu dute podioa.

Publicidad

Hotza galantari aurre eginez, goizeko 10:00etan eman zaio hasiera Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren bederatzigarren edizioari. 350 lasterkari prest zeuden Santo Cristo Plazan, lehen korrikalaria iritsiko den leku berean, 14 kilometroko ibilbideari hasiera emateko prest. Urduri baina ibilbide gogorrari ekiteko prest zeuden bertan bildutako mendi lasterkariak. Aurten, mendi lasterketak ere maila handiko parte-hartzea izan du Lezoko mendi lasterkariak. Horien artean, Marina González, Ainhoa Belzunegi, Ane Fernández, Iratxe Etxegoien edo Iera Urretagoiena emakumeekin. Gizonezkoetan, besteak beste, Iker Oliveri, Amets Aranberri, Jon Ugalde, Iñigo Gurrutxaga, Mikel Oliveri, Oier Arraztio, Raul Artola, Eneko Iñarra eta Carlos Garcia izango dira faborito.

Gizonezkoetan eta emakumezkoetan irabazleek txapel bana eta egur landu eta grabatu bat jaso dute igoeraren irudi batekin. 150 euroko bale bat ere izan dute Apalategi kiroletan gastatzeko. Bigarren eta hirugarren gizonek eta emakumeek Lezoko produktuekin egindako saskiak jaso dituzte. Lasterketaren barruan ohikoa den bezala, Su Ebakia izeneko 600 metroko tartea kronometratuko da, Jaizkibelgo antenetara iristen dena, % 40tik gorako desnibelekin eta irabazleak sari berezi bat jasoko du.

Proba datuetan

Lasterketaren distantzia 14,2 kilometrokoa da. Desnibel orokorra 1.200 metrokoa da; gutxieneko altuera, 18 metrokoa Lezon; eta handiena, 543 metrokoa Allerru-Jaizkibelen. Zatirik gogorrena zazpigarren kilometroraino izango da. Ondoren, igoera zati teknikoagoa egongo da. Lezoko punturik esanguratsuenetatik igaroko gara, Ixkulin, Allerru eta Tiñelutik, esaterako.

Parte hartzaileen % 90 gipuzkoarrak dira, baina baita Nafarroakoak, Iparraldekoak, Bizkaikoak, Arabakoak, Huescakoak eta Madrilgoak ere. Guztira 152 korrikalari dira Oarsoaldekoak, horietatik 85 Lezokoak. Errekorra da. Horiei Errenteriako 48, Pasaiako 8 eta Oiartzungo 11 gehitu behar zaizkie. Donostiatik 40 lagunek eman dute izena, 44 Irundik eta 37 Hondarribitik.

Publicidad

Gogoan izan behar da 2015ean Gipuzkoako mendi lasterketaren antolakuntzarik onenaren saria jaso zuela Xoxolur mendi klubak. Probak fama handia du eta horren era erakusgarri da ordubete baino gutxiagoan 350 plaza agortu zirela.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad