Ander Iñarra eta Leire Fernandez nagusi Lezo Jaizkibelen
Ander Iñarrak eta Leire Fernándezek irabazi dute Lezo Jaizkibel mendi lasterketa. Eguraldi ona laguna zutelarik 340 partideak Lezoko Gurutze Santuaren plazatik atera dira eta bertara iristeko asmoz 13 bat kilometroko ibilbidea osatu eta gero. Tartean, Allerru-Jaizkibelera igo dira, bertan zale ugari izan dituztelarik animatzeko.