San José Ikastetxea, historian zehar
1903 urtean eraikin berria inauguratu zuten, handiagoa eta umeen beharretara egokitua, gaur egun gure ikastetxea dagoen leku berean
San Jose Ikastexea
Martes, 25 de abril 2023, 06:47
San Jose Ikastetxea 1890 urtean sortu zen «Escuela Asilo San Jose» izenarekin, eta baliabide gutxiko langile eta alarguneen seme alabak hartzen zituen. Eskolan, heziketa, janaria eta lo egiteko lekua ematen zaie.
Publicidad
Lehenengo egoitza Donostiako San Marcial eta Hondarribi kaleen artean eraiki zen. Ikasleen kopurua asko handitu zenez, beste eraikin berri bat egin zuten Urumea ibaiaren ondoan. Hasiera batean 400 ume hartzen zituen, beste zerbitzu batzuen artean. Bi eta hamalau urte bitarteko ikasleak hartzen zituzten, Karitatearen bost alaben eskutik, eta beste bolondres batzuen laguntzarekin.
1903 urtean eraikin berria inauguratu zuten, handiagoa eta umeen beharretara egokitua, gaur egun gure ikastetxea dagoen leku berean. Erakina Ramon Kortazar arkitektoaren lana da, eta Prim kaleko 33. zenbakian dago. 1903ko abuztuaren 24an inauguratu zuten Alfonso XIII erregea, Ama erregina, Asturiaseko printzeak eta beste agintari batzuen presentziarekin. Donostiako Udalak eta hiritar batzuk diruz lagundu zuten ikastetxea eraikitzeko.
1937an, gerra zibilaren garaian, ikastetxea kartzela bilakatu zen nazionalen eskuetan.
Gaur egun, San Jose Ikastetxea izenarekin eskola da berriro aspaldian. Ikasleak eta familiak ahalik eta hobekien zaindu eta hezitzea du helburu, kalitatezko hezkuntza eskeiniz eta metodologia berritzaileak horretarako erabiliz: Adimen Anitzak, Ikasketa kooperatiboa eta, bereziki, Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa.
Publicidad
Eskolan proiektu ezberdinak egiten ditugu ikasteko: proiektu hauen helburuen artean, sormena piztu, erantzunkizuna sustatu, talde lana eta ikasleen iritziak egoki adierazteko erraztasuna bultzatzea daude. Gainera, proiektuekin gure motibazioa handiago da eta hobeto ikasten laguntzen digute.
Proiektu horietako bat «Donostia ezagutu» deitzen da, Lehen Hezkuntzako 1 eta 4 maila arteko ikasleek lantzen dugu eta Donostia hiria, istorioa, kultura eta jendea ezagutzea du helburu. Beste proiektu bat «Unibertsoa» da eta eskolako ikasle guztiek lantzen dugu, maila bakoitzean lurra eta unibertsoaren alderdi ezberdinak ikasten ditugu honekin. «Ni neu» proiektua ere lantzen dugu, eta garrantzitsuenetako bat da.
Publicidad
Proiektu honekin, gorputz atalak eta euren funtzionamendua ikasteaz gain, emozioak landu, ezagutu eta kudeatzen ikasten dugu. Proiektuen amaieran azken ataza egiten dugu: proiektu honetan, adibidez, txikienek emozioen inguruko antzerki bat egin zuten denontzako.
Bestalde, «Zinema gelan» eskolako ikasleen gogokoenetako proiektu bat da, oso dibertigarria: proiektu honetan zinema munduko profesionalak etortzen dira eskolara gurekin lan egitera, zinema zuzendariak, gidoilariak, kamarak eta abar.
Publicidad
Beraiek lagundu eta gidatzen gaituzte laburmetrai bat grabatzeko.
Azkenik, proiektu eta arloekin harremana duten irteerak eta txangoak ere egiten ditugu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión