Vermikonpostajea, hondakin organikoen balioa
Gure ikastetxearen ingurua kontuan hartuz, bertako ekosistema naturalarekin bat egiten duten proiektuak sortzen jarraitzen dugu, besteak beste, vermikonposta
la salle san luis
Viernes, 3 de febrero 2023, 06:46
Ikerlari askok maiz esan izan dute gizakiak naturarekiko harreman zuzena edukitzea onuragarria izateaz gain, pertsonaren orekarako ia beharrezkotzat jotzen dute. Gure ikastetxearen ingurua kontuan hartuz, bertako ekosistema naturalarekin bat egiten duten proiektuak sortzen jarraitzen dugu, besteak beste, vermikonposta.
Publicidad
Hau da helburua: «Gure biodibertsitatearen garrantzia ezagutzea eta nola babesten den ikastea, gure ikastetxea osatzen duten pertsona guztiek elkarlanean aritzeko». Hari horretatik abiatuta, ikastetxearen iraunkortasunaren alde egiten duten balioak sustatu nahi ditugu.
Proiektu honetan LH 5eko ikasleek ikasgelan bertan vermikonpostagailua dute. Bertan bizi diren zizareak zaintzen dituzte, eta hauen bizi zikloa zuzenean ikusteaz gain, ornogabe hauen zainketaz arduratzen dira. Ardura hau edukitzeak, ikasleei konfidantza, autoestima igo eta ikasgelako giroa ere asko hobetzen laguntzen du. Honetaz gain, DBH 4-ko biologiako ikasleei beraien proiektuaren berri eman, eta haiekin bat egitera gonbidatu dituzte. Gonbidapenaz gain, LH 5ekoek proiektua zuzenean aurkeztu zieten, vermikonpostaren ezaugarriak, prozesua eta nondik norakoak azalduz. Honen ondorioz, DBH 4ko ikasleek LH 5ekoei taldekako aurkezpenak egin dizkiete, jolas batzuekin ere, zizareen bizi-zikloaz gehiago jakin dezaten.
Ahozko komunikazioa, hitzik gabekoa eta digitala, modu osagarrian erabili ditugu. Ahozko komunikazioa landu dugu vermikonpostaren erabilera prestatzean, taldeka antolatzean, eta abar. Hitzik gabeko komunikazioari dagokionez, DBH 4ko ikasleek sortutako proposamenak aurkezteko modu osagarrian lan egin dugu. Azken lanketa hori aurkezterakoan, gorputz-adierazpenaren teknika desberdinak erabili behar izan ditugu komunikatzeko.
«Gure biodibertsitatearen garrantzia ezagutzea eta nola babesten den ikastea, gure ikastetxea osatzen duten pertsona guztiek elkarlanean aritzeko»
Azkenik, komunikazio digitalari dagokionez, vermikonpostajean bizi diren zizareei buruzko beste aurkezpen bat egin dugu. Lehen Hezkuntzako ikasleei dagokienez, hauek aurkezpeneko edukiak barneratzeaz gain, jolas ludikoekin ikusiko dute DBH 4koek txikienek ere ongi ulertzen dituztela halako kontzeptu berriak.
Publicidad
Zehazkiago esanda, hauek izango lirateke gure helburu garrantzitsuenak: inguruan duguna baloratzea, talde-lana bultzatzea eta eguneroko esperientziatik ikastea.
Egindako lanaren bidez, bi taldeek ingurumenaren faunaren ezaugarriak, beharrak, zaintzak eta sailkapena aztertu ditugu. Biodibertsitatearen esanahia eta garrantzia bereganatu dugu. Ikasle txikienek, vermikonpostaren jarraipena zainduko dute, zaintza eta hazkundea aztertuz. Gainera, ikasturte osoan zehar jarraipena eta garapena lantzen joango dira. DBHko 4. mailako ikasleek, plangintzaren eta egindako lanaren ebaluazioa egin behar dugu, baita hobekuntzarako proposamenak egin ere. Ilusio handiz aritu gara!
Hauek izango lirateke gure helburu garrantzitsuenak: inguruan duguna baloratzea, talde-lana bultzatzea eta eguneroko esperientziatik ikastea.
Proiektu hau aurrera eramateko arduradunak halako hitzekin adierazi digu orain arte bizi izan duena: 'Bapateko proiektu honek ilusio berriak piztu dizkit eta ez nuen pentsatzen hasieratik hain ondo konponduko ginenik gure artean, oso eroso sentitzen naiz lortutakoarekin».
Publicidad
Jasangarritasunaren izenean, jarrai dezagula halako ekimenak sustatzen, guztion ardura baita gure ekosistema orekan mantendu eta indartzea. Hurbil gaitezen gehiago naturarengana!
Vermikonpostajeaz gain, zer egiten dugu ingurugiroarekiko?
La Salle San Luis ikastetxean, vermikonpostajeaz gain, beste hainbat proiektu egiten dira ingurumenarekin eta baratzarekin zerikusia dutenak. Honen adibide dira ikastetxe osoak parte hartzen degun eskolako baratzako konpostagailuak, intsektuen hotela, katagorrientzako jantokiak eta beste antzeko hainbat jarduera.
Baratzean, bi konpostagailu erabiltzen dituzte eta bertako zaintzaz arduratzen diren pertsonak eta ikastetxe osoan jasotako organikoa bertan botatzeko aukera ematen diguten hainbat zakar-ontzi daude. Astean behin, gela ezberdinetako ekoordezkari batzuek soilik prozesua ezagutzeko aukera izango duten arren, ikastetxe guztiari emango zaio proiektu eta prozedura hau ezagutzeko eta barneratzeko aukera. Denbora luzeko ekintza da hau, baina pausu guztiak sakonki ezagutzeko aukera ematen du.
Konpostaren bidez, ongarria lortzen da, ondoren ikastetxeko baratza ekologikoan erabiliko dena. Ikastetxeko haur eta gazteei, naturak ematen dizkigun baliabide eta aukera berriak ezagutzen laguntzen digu, gure ingurumena ezagutuz eta honen inguruan heziz. Horrez gain, talde-lana sustatu eta hainbat balore helarazten zaizkie ikasleei, hala nola, laguntasuna eta naturarekiko errespetua.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión