Utsune aundia

Aurten, zoritxarrez, ez degu izango bertsolari-txapelketa nagusiriketa kanporaketarik

Asi berri degun 2021. urte ontan, utsune aundia degu. Aurtengo udazkenean tokatzen zan Euskal Herriko bertsolari-txapelketa, lau urtez bein egiten dana. Baiña, Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, bertan beera lagatzea erabaki da, birus-krisialdiaren erreparoagatik.

Publicidad

Noraiño bultza bear diguk, birus gaitza?

Txapelketa zan urtean, udaberritik laster asten ziran kanporaketa, antolaketak eta gaiñerako prestakuntza guztiekin. Ilusio aundia pizten zuen orrek erritar bertsozaleon artean.

Izan ere, ea zer afizio dagoen gaur gure gaztedian! Milla bear izan ezkero, milla aurkitu daitezke bapo kantatzen dutenak. Bertso-eskoletara begiratu ezkero, berriz, etenik ez duen edertasuna. Bejondeizuela!

Ni gaztea nintzanean ere baziran bertsolari-txapelketa nagusiak: 1960an, 1962an, 1965ean, 1967an. Jakiña, beren kanporaketekin. 1965ean, neroni ere kanporatua izan nintzan bein-tzat eta. Atera kontu zer mailla egongo zan. Jainko potoloa!

Ondoren, amairu urtean edo, ez zan txapelketarik izan. Baiña gerora, 1989an, purruxtada polita egin genuen iru aiarrok: Joxe Mari Lertxundik, Luis Otamendik eta nik. Laga berri gaitu Luis Otamendik. Gogoan augu. Jendeak txalo jotzen zigun guri ere. Eta gu pozik.

Publicidad

Orduko bertsolariek ere garaian garaiko jakintzarekin kantatzen zuten jendaurrean. Errima txukuna erabiltzen zuten, ori bai. Ziria sartzea edo elkar moztea, bearbada, gaur baiño era gordiñagoan erabiltzen zan. Ez itsusi. Aspaldietako sagardotegietako erara bezela. Sake librean bai, baiña faltarik egin gabe. Obeto esanda, motzegi edo luzeegi izan gabe.

Gaiak ere, noski, garaiak markatzen zituen erakoak izango ziran. Erabilgarriak eta en-tzulearentzat ulergarriak. Onekin ez det esan nai ezjakin garaiak ziranik. Bakarrik, garaikoak.

Baita ere, ausartuko nintzake esaten orain baiño indartsuago kantatzen zutela leengo bertsolariek. Bertso-saio asko mikrorik gabe egiten oituak ere bai eta! Esate baterako, balkoitik balkoira bi bertsolari ari ziranean, eta kaleko zaratarekin, entzungaillurik gabe. Goierritarrek esan oi duten bezela: an, beste oriik bear zoen...

Publicidad

Legorretan bazan Jesus tabernaria, 'Jainkoa' deitura zuena. Manuel Lasarte bertsolaria eramaten zuen Jainkoak bertsotara, urteko festa-egunean. Jainkoa bera ere moldatzen zan bertsotan.

Jakiña, Lasartek eta biak saioa, taberna-atarian. Ala esaten zion Lasarteri saioaren asieran:

–Gaurkoagatio asi zaitez zerorri, Manuel, Jainkoak lagunduko dizoo ta.

Aspaldiko kontuak, baiña politak.

Esan degunez, aurten zoritxarrez ez degu izango bertsolari-txapelketa nagusirik eta kanporaketarik. Bazegoen, ba, nork parte artu eta nork kantatua. Gazte jende ikasia, edozer gai dala ere txukun erabiltzeko gauza diranak. Bertso-eskolatik asita, bertsolari-trikimailluz jan-tziak.

Publicidad

Gaztedi auek eta ain gazte ez diran bertsolariek ez zuten ba merezi onelako muturretakorik. Ez naiz ari musu-estalgarriengatik, noski.

Gaurko bertsolariek itz egin egiten diote erriari. Ez kantatu bakarrik. Jakintza-mailla ageri da.

Leengo garaietan, ikasketarik gabeko bertsogintza izango zan. Jakiña, entzulea ere galga berdin samarrekoa. Berriro diot: garaian garaikoa.

Baiña gaurko bertsolariek ikasketak dauzkate, erriari itz egiteko. Eta orri errespetu aundia zor zaio. Entzulea ere mundu aundiarekikoa da gaur egun. Eta badaki zer txalotu.

Publicidad

Guzti onetarako prest egon eta gero, beren azalpena txapelketan ezin egiña penagarria benetan. Entzulearen ilusioa ere itzalita geratzen da. Bertan beera.

Baiña an-emenka bertso-saioxkak antolatzen ari da jendea. Zailtasunekin, baiña ez pentsa bazterrera lagata dagoenik bertsolaritzaren antolakun-tza.

Sasoikoak zaudete. Gazteak zaudete. Berriz ere, bereala izango dituzue txapelketetarako aukerak.

Eta ez naiz ari bertsolari mutil edo gizonezkoengatik bakarrik. Saski berean bait daude neska eta emakume bertsolariak. Mailla aundiko mari-sorgintxoak eginda daude gero gure neska bertsolariak! Eta zergatik ez? Plazetako ateak danentzako irekita daude.

Noticia Patrocinada

Ni neure bertsolari-afiziotik zergatik ezkutatu nintzala uste dezue? Neska bertsolariak azaldu ziranean. Beldurtutako txakurra bezela: Txato, etxera!

Urteetan, neska daukagu gaiñera txapeldun. Baiña zoritxarrez aurten txapelketarik izango ez danez, Maialen Lujanbiok gutxienez urte bat geiagoan zaindu bearko du bertsolari-txapela. Bearbada, berak naiago izango zuen txapela jokatzea, baiña urrengoan bearko du.

Gaiñera, bertso-txapelketa bat desegiten danean, prestakuntzako ariketak ere urritu edo ezereztu egiten dira. Bilkura eta elkartze politek ies egiten digute.

Pentsa: neronek ere utsune ori nabarmentzen det. Etxeko aroztegi txikian, emen biltzen nintzan Zarauzko bertsolariekin, txapelketa zetorkienetan.

Publicidad

Gai moduko batzuk prestatzen nituen aal nuen eran, «kafe putxero» ere bai, pixkorrillorik gabe, jakiña.

Aurten orretan ere ez daukat lanik. Egurrezko mikroa an dago bazterrean tente, autsez eginda. Baiña ez det botako. Etorriko dira garai obeak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad