Borrar
Fernando Rey itzultzailea. Usoz

Fernando Rey

«Teknologiak pertsonaren mesedetan egon behar du kalitateari eusteko»

Gaizka Lasa

San Sebastián

Lunes, 2 de junio 2025, 13:47

Fernando Rey (Iruñea, 1961) Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) lehendakaria da eta sektoreko zenbait erronka aldarrikatzen ditu. «Bat betikoa da. Nola bizi garen egoera diglosiko batean, hau da, euskara bigarren hizkuntza den, arriskua da gaztelaniatik edatea, alegia, ez urruntzea behar adina. Itzulpengintzan landu behar dugun zerbait da hori. Korpus lingüistikoa normalizatzen ari da baina jatorrizkotik urrundu beharra dugu kalitatezko euskara eskaintzeko. Ez sortzeko, alegia, euskal hitzekin osatutako erdarazko testu bat».

Baina erronka garaikidea beste bat da: nola erabili modu egokian teknologiaren baliabideak. «Gaur egungo aurrerapenak aprobetxatu bai, inteligentzia artifiziala, i-tzulpen neuronalak eta abar, baina behar bezalako zuzenketa eta arreta ere jarri behar da testugintzan testu egokiak sor-tzeko, kalitateari eusteko, euskara naturala sortzeko».

EIZIEko lehendakariaren ustetan, «lagungarria da, baina teknologiak egon behar du pertsonaren mesedetan eta ez alderantziz. Erabil ditzagun tresna berriak baina sormen lana ahaztu gabe. Bestela, euskara desegoki bat eta pobre bat ekoizten ariko gara». Etorkizunari begira, «robotak edo makinak ez dute ordezkatuko pertsona. Izan ere, beti beharko da norbait teknologia zuzentzeko; batetik, beste hizkuntzen morrontzan ez erortzeko, eta bestetik, ogibide hau zaintzeko. Prekariza-tzen ari da neurri batean, ez hainbeste Administrazioan, baina bai enpresetan, askotan euskara eta itzultzailearen eskubideak behar adina zaindu gabe».

Neurri handi batean, Fernandorekin ados daude Miren Irigoien eta Amagoia Lizaso Gipuzkoako Batzar Nagusietako itzultzaileak. Mirenek hala dio: «Garai batean paperean aditza koloretan azpimarratzen ari-tzen ginen eta geziak marrazten hitz batetik bestera i-tzulpena txukun egin ahal izateko. Orain, dokumentua bidaltzen badigute, itzultzaile neuronaletik pasatzen dugu eta hark ematen digu testua. Ondo idatzita badago, emaitza ona da, baina akatsen bat baldin badago edota erabat euskara batuan ez badago, kontuz ibili beharra dago». «Gaizki-ulertuak ere egon daitezke zenbait itzulpenekin», gaineratzen du Amagoiak.

Azkenik, Reyen arabera, «euskara Europan maila ofizialean, beste hizkuntza batzuen pare jartzeak asko lagunduko luke gure hizkuntza behar den tokian jartzeko eta sektoreari bultzada emateko. Errebotean, Nafarroarentzat kontraesana ekarriko luke: ofiziala Europan eta ez Nafarroan. Marka!».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Teknologiak pertsonaren mesedetan egon behar du kalitateari eusteko»

«Teknologiak pertsonaren mesedetan egon behar du kalitateari eusteko»