23 urteren ostean, etapa bat itxiko du Nikolas Zendoiak azken idatzi honekin. Lobo Altuna

Agur lagunok

Azken artikulua ·

Alde on asko ditu gustoko idazlanak. Neri ordu alai ugari eman dit. Eta ainbat urtetako saiakera zintzoari jarraitu izanaren damurik batere ez daukat

Asiera guztiek dutela beren amaiera, dio esaerak zaarrak. Oraingoan eta nerekin ere alaxe du, lagunok.

Publicidad

Orain ogeita iru urte eta erdi atera zidaten egunkari onetakoek nere leenengo prosa. Noren bitartez bidalia El Diario Vasco egunkarira? Ogeita iru urte eta erdi auetan gidari eta begirale zuzena izan dedan Pello Esnal maisuaren bitartez.

Baiña ez pentsa ia irurogei urterekin nik egunkarirako prosa bat nere gisa prestatu nuenik. Bai zera! Gertatu zana izan zan Lazkao Txiki bertsopaper-leiaketa irabazi nuela udazken artan. Eta Pello nere gidariak egunkarira bidali bertso-sorta ura. Zenbat dakiten maisuek! Zenbat xaxatzen gaituzten!

Eta egunkarikoek, jakiñekoa: alegia, bertso-sorta dana idatzira -au da, prosara- biurtzea egokiagoa litzatekeela egunkarirako. Ori zan Pellok ekarri zidan berria. Esan ere egin nion: orain erraza dago, eginda daudelako…

Ori izan zan leenengo azkura jarri zidaten xixtima. Eta ez nuen gutxi estima. Bai Pellok zintzo bidali ere egunkarira, Felix Ibargutxiri. Beste toreatzaillea Felix. Orrela aireratu genuen leenengo suziria.

Publicidad

Eta amabost bat egunera, Pello telefonoan:

-Egunkarikoek esan didate ea beste prosarik badegun edo…

Bai zera! Nik zer nekien, ba, zer egin bear zan? Zor diet sagardotegira joan-etorri bat Pellori eta Felixi.

Aspaldiko kontuak, lagunok. Erraz esaten da: ogeita iru eta erdi, batekoz beste astero, egunkariaren orri erdia boligrafoz tirri-tarra idaztea! Orain badakizue zenbateraiñoko astoa naizen.

Publicidad

Ondoren, billobei eman ordenagailluz Pellori pasatzeko, asteburuko pagarekin, eta Pellok egunkarira bidali. Eta El Diario Vasco egunkarikoek zintzo argitaratu, Pellok bidalita bezela. Zenbat jende daukadan eskertu bearrean!

Ni baserritarra. Eta eskerrak inguruan jende ona ibili dedan. Ala edo ola, idazlan politak argitaratu dira, bai.

Baita ere, eskertu nai nituzke bene-benetan neri jarraitu didaten irakurle leialak. Zer litzateke idazle bat, irakurleek jarraitzen ez badiote?

Publicidad

Diodan bezela, babestua izan naiz, Pello maisuarengandik asita. Badaukat puxka baterako lana zor auek ordaintzen. Izan ere, nik ez dakit ordenagailluz idazten. Nik baserritar bezela idatzi det, edota baserritarkeriaz. Eta orrek ere izan du bere eragiña. Bai baitu bere grazia potoloa. Eta orretxek salbatu.

Lagunok, nik lan oni lagatzea ez da aspertua sentitzen naizelako. Nekatua, bai, sentitzen naiz. Begietako eziña ere asko nabaritzen da adiñagatik. Ziur nago au guztia ulertuko didazuela.

Alde onak ere asko ditu gustoko idazlanak, nola ez. Neri ordu alai ugari eman dit beintzat. Eta ainbat urtetako saiakera zintzoari jarraitu izanaren damurik batere ez daukat.

Publicidad

Tarteka gertatu izan zaidana da gaiak aurkitzeko zailtasuna. Gai asko bear izaten nituen, eta zeresana emango zuten gaiak bear. Egunkariaren orri erdiak leku aundia baitu.

Eta nere jarrera izan da gai baten bueltan sorkuntza egitea. Eta orrek azterketa aundia eskatzen du. Ez da berdiña gertatutako zerbait idaztea bezela. Basarri det batez ere gogoan. Esate baterako, noizbait izan zan apustuen berri ematea: olakok eta alakok jokatu ziten eta au gertatu zuan. Kasu oietan, materiala begi-bistan zeukaten eta gauzak asko errazten zizkien idatzi bear zutenei.

Oso txukun idatziko zutela, ez daukat zalantza-izpirik. Zer idazketa ederrak zituzten guk ezagutu genituen ainbat euskal idazlek! Danek ez zuten, ba, izango jakintza-mailla aundia, baiña zer egokia eta jatorra itzen adierazpen ura!

Noticia Patrocinada

Zer uste dezue, ba, nik nundik artu nituela idazteko inbidiak? Beraiengandik. Bestea da batek zailtasunei eldu izan diela idazteko… Ori beste kupeleko sagardoa litzateke. Baiña garrantzizkoena da idatzi egokiak iristea irakurleen eskuetara. Eta aal bada, txispa puxka batekin. Bestela gertatu omen daiteke irakurleek lo artzea.

Orrek ere ez dauka, ba, grazia aundirik. Ez orixe! Erdi lotan dagoena esnarazteak grazia geiago omen dauka. Orrekin esan nai det bietatik gertatzen dala.

Baita ere, beste kezkatxo bat ari zait sortzen azken prosa au idazten ari naizen bitartean: esku-utsik geratzen naizenean idazlanik gabe, inbidia emango didaten gaiak bururatuko ote zaizkidan, alegia. Ura ere mingarria egingo zaidak, ba!

Publicidad

Baiña erabakiak erabaki dira, eta zer egingo degu? Gaztelerazko onako esaldi au ere zenbat aldiz entzun degun: «no hay vuelta de hoja»!

Dana dala, nekagarria bai, baiña atsegiña ere izan da ainbat urtetako idazlan au. Batik bat, ainbat irakurlek jarraitzen digutela jakinda. Orrek bizipoz aundia sortzen du. Baiña orain ezingo det esan «aurrera txalupa».

El Diario Vasco-koei ere nere esker on xamurrenak. Eta ea beste baserritarren bat aurkitzen dezuen, laga dedan lekurako. Ez dezue zaila izango. Agur, jaun-andreak.

Irakurle, zuengan

dijoakit boza.

Orrenbeste urtean

Publicidad

degu elkar goza.

Barka ezaidazue,

au da azken prosa.

Batera egin degu

bidaia airosa.

Pena puxka batekin

lagatzen det poza.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad