Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mutiloa udalerriko irudia.

Donamaria, Mundaka eta Mutiloak UEMAko kide izatea eskatu dute

Hurrengo egunetan Ormaiztegik eta Ibarrangeluk aztertuko dute eta ekainaren 14ko batzarrean bostak aztertuko dira. 118 udal batuko ditu mankomunitateak

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 14 de mayo 2025

Donamaria, Mundaka eta Mutiloako udalek Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide izateko eskaria egin dute. Hiruetan lehena Donamaria izan zen, astelehenean egin baitzuen udal osoko bilkura. Bigarrena Mundaka izan zen, asteazkeneko goizeko 10:00etan egindako maiatzeko udal osoko bilkura egiteko deialdia baliatuta. Arratsaldean heldu zen Mutiloaren txanda.

Donamariako Udal gobernua osatzen duten Herriarengatik taldeko zinegotzi guztien aldeko botoekin, UEMAko kide izatea erabaki zuen. Ez zen halako adostasunik izan Mundakan. Alkatetza duen EH Bilduko hiru zinegotziek eta herenegun arte udal gobernuko kide zen Herritarren Alternatiba taldeko bi zinegotziek aldeko bozka eman zuten. Horren ostean gobernua utzi eta oposiziora pasatuko dela iragarri zuten. Aldiz, EAJko hiru zinegotziek aurka bozkatu zuten euskararen aldeko hizkuntza politika bideratzeko EUDEL nahikoa dela iritzita

Azkenik, Mutiloan udalbatzarra osatzen duten Mutiloako Herri Kandidaturako hautetsi guztien aldeko botoekin aho batez erabaki zuten UEMAko kide izatea

Errealitate oso ezberdinak

Euskaldunen indizea %89,2 da Donamarian, baina azken urteotan ezagutza apaltzen ari da. Euskaldunen profila aldatzen ari da, eta kezka sortu dute lehen hizkuntzaren eta etxeko erabileraren datuek. Malerreka eskualdean dago, eta iaz 452 biztanle zituen.

Mundaka Bizkaiko iparraldeko udalerria da, Busturia eskualdean dago, kostaldean, eta 1.828 biztanle zituen iaz. Soziolinguistikoki udalerri euskalduna da, baina alde handia dago euskararen ezagutzaren (% 68), lehen hizkuntzaren (% 47), euskara gaitasunaren (%21), eta kaleko (% 39) zein etxeko (% 25) erabileren artean. «Udalerri euskaldunen bilakaera nabarmen islatzen du», azaldu dute.

Bestetik, Mutiloa Goierri eskualdean dago, eta iaz 253 biztanle zituen. Soziolinguistikoki, euskara indizea % 91,4 da, baina ezagutzarekin lotutako indize horrek behera egiten du gero lehen hizkuntzaren (% 70) eta etxeko erabileraren (% 52) datuak behatuz gero. «Garai bateko arnasguneen bilakaera argi erakusten du, Mutiloak: ezagutza altuko udalerria izan arren, beste hainbat aldagaik agerian uzten dute euskararen aldeko hizkuntza politika aurreratuaren beharra, herritarren ahalduntzean eta hizkuntza ohituretan eragiteko».

Hurrengo egunetan Ormaiztegik eta Ibarrangeluk ere aztertuko dute UEMAko kide izatea

Ekainaren 14an berretsiko da

Pasa den abenduan Zarautzen egindako batzar nagusian Arano eta Lekunberri kide bezala onartuak izan ostean 113 udalerrik osatzen zuten mankomunitatea guztien artean, eta 348.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute. Hurrena ekainaren 14an izango da Azkoitian, Baztartxo antzokian, eta bertan aztertuko dira bost eskariak. Denei baiezkoa emanez gero UEMAk 118 udalerri izango ditu. Guztien artean 353.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Donamaria, Mundaka eta Mutiloak UEMAko kide izatea eskatu dute

Donamaria, Mundaka eta Mutiloak UEMAko kide izatea eskatu dute