Borrar
Ikastolen Etxean egin dute aurkezpena astearte honetan. ikastolen elkartea/kilometroak

Milimetroak, Kilometroak ekimenaren eredu berriaren lehen urratsak

Oarsoaldean eta Tolosaldean egingo dira, eskualde biotako zenbait ikastolaren eskutik, apirilaren 26an eta maiatzaren 20an hurrenez hurren

m. imaz

Martes, 29 de marzo 2022, 13:46

Comenta

2018ko udazkenean aurkeztu zuten Gipuzkoako ikastolek eta Kilometroak ekimenak, bi urteko gogoeta prozesuaren emaitza gisa, pixkanaka ezartzekoa zen jai-eredu berritua, saretuagoa, deszentralizatuagoa, parte hartzaileagoa. «Jaialdi txikiak azken jaialdira iristeko aberasteko prozesua izango dira», adierazi zuten orduko hartan, aurreratuz ohiko ereduari erantzuko ziotela 2018 eta 2019ko Kilometroek, eta 2020an hasiko zela ezartzen eredu berria. 2020An heldu zena, ordea, pandemia izan zen, bertan behera gelditu zirelarik ikastolen festa denak. Iazkoa ere, Lazkao, Beasain eta Ordiziaren artean antolatua, berezia eta mugatua izan zen.

Horrenbestez, aurten hasiko dira gauzatzen funtsezko zutabeei uko egin gabe -besteak beste, aurten Ibarran egingo den urriko festa handiari- ezartzen joango diren aldaketak. «Saretzean zein auzolanean» azpimarra jarrita, asteartearte honetan aurkeztu Euskal Herriko Ikastolen Etxean Milimetroak ekimena, zeinaren helburua den «jai parte hartzaileagoa egitea eta egun batetik, urte osora salto egitea», Kilometroak Kultur Elkarteko Nekane Artolak esandakoaren arabera.

Tolosaldean eta Oarsoaldean ospatuko diren Milimetroak aurkezteko elkartu dira Nekane Artola bera, Orereta ikastolako Anartz Muxika, Villabonako Zubimusu ikastolako Nerea Zumeaga eta Ibarrako Uzturpe ikastolako Usue Sukia, Tolosako Laskorain ikastolako, Tolosako Inmakulada ikastolako, Anoeta eta Irurako ikastoletako, eta Haurtzaro eta Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkariekin batera.

Nekane Artola izan da hitza hartzen lehena, eta esan du 2022ko Kilometroen antolaketa Ibarrako Uzturpe ikastolak hartu duela, «egitarau oparoa izango du urtean zehar eta urriaren 2an ospatuko dugun azken festarekin emango diogu ekitaldiari amaiera».

Kilometroak jaiak eredu berri batean sinesten duela esan du eta bide horretan kokatzen dutela Milimetroak. Gogoratu du duela bi urte zirela hastekoak eredu berriarekin, Zubimusu ikastolarekin batera. «Baina azken bi urteotako egoerak zaildu egin ditu asmo horiek eta ezin izan dugu eredu berriaren garapena nahiko genukeen moduan gauzatu. Hala ere, egin diogu keinu bat azken bi ekitaldietan». 2022ko Kilometroek emango dute beraz, eredu berrian sakontzeko aukera.

Eskualdeka

Eredu berri horretan kokatzen da Milimetroak, eta Oarsoaldean eta Tolosaldea egingo dira; apirilaren 26an eta maiatzaren 20an, hurrenez hurren. Eredu berriaren ezaugarrien artean ondorengoak aipatu ditu Artolak: «Jai parte hartzaileagoa egitea; ikastola batetik ikastola guztietara salto egingo duena eta herritik atera eta Gipuzkoara hedatuko dena, baita Euskal Herrira ere. Eta egun batetik urte osora zabalduko dena; komunitate osoaren parte hartzea sustatuko duena, bereziki ikasleena. Era berean, ikastolek berezko duten kultur sorkuntzari plazak eskainiko dizkie, besteak beste».

Milimetroak, esan bezala, eskualdeka antolatuko dira eta aurten Oarsoaldearen eta Tolosaldearen txanda izango da. «Datozen urteetan eskualde gehiagoetara heltzea da gure asmoa, pixkanaka Gipuzkoako ikastolen ekarpen hau lurralde osora zabaldu dadin».

Ekimenaren helburua da hainbat ekintzaren bitartez ikastola desberdinen komunitateak harremanetan jartzea, horien parte hartze erreala sustatzea eta euskarari espazio berriak eskaintzea kultur adierazpide desberdinen bidez, ahalik eta modu ludikoenean.

Aurten Ibarrako Uzturpe ikastolak du Kilometroak antolatzeko ardura Irribarra lelopean, eta bertako zuzendariak, Usue Sukiak, ekimenak ikastolako ildo eta balioekin bat egiten duela gogoratu du. «Hiru erronka edo helburu ditugu aurrean. Eredu berriarekin jarraituz urte osoko plangintza zabala egin eta eguna bera birdiseinatzea; bertakoa zaintzea, erakustea eta balioan jartzea; eta harreman horien sendotzen bideak kulturartekotasuna azpimarratu eta balioan jartzea, Ibarran bertan ditugun hainbat jatorritako familien kultura, ohitura eta bizipenak ezagutuz eta partekatuz».

Tolosaldeko Milimetroak gai honen inguruan egingo dute: naziotasuna aurrez-aurreko elkar ezagutzaren bidetik. Gaia hori izanda eskualdeko ikasleen arteko harremana eta elkar ezagutza sustatuko dituzte eta keinu egingo diote Euskal Herrian antolatzen diren ikastolen aldeko beste lau jaiei (Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats). LH6 ikasleen arteko topaketak egingo dituzte online eta eskualdeko ikastolen kasuan aurrez aurre, Ibarran bertan. Ibarrako ikastolako ikasleek anfitrioi lanak egingo dituzte eta Uzturpe ikastolak abiarazitako Infinitu Irribarra ekimena baliatuko dute horretarako.

Oreretako ikastolako Anartz Muxikak eskualdeko Milimetroak apirilaren 26an ospatuko dutela esan du eta herritarren eta herrien burujabetza da aukeratu duten gaia, eta kasu honetan DBH 4ko ikasleen arteko topaketa bultzatuko dute. Oarsoaldeko Haurtzaro, Pasaia-Lezo eta Orereta Ikastolak izango dute hitzordua antolatzeko ardura. Apirilaren 26an beteko da Gernikaren bonbardaketaren 85. urteurrena eta data baliatu nahi izan dute egun munduko hainbat bazterretan gertatzen ari diren erasoaldi guztien kontzientzia hartzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Milimetroak, Kilometroak ekimenaren eredu berriaren lehen urratsak

Milimetroak, Kilometroak ekimenaren eredu berriaren lehen urratsak