Maider Arregi eta Jon Gurrutxaga nagusitu ziren Usurbilen eta alegian, hurrenez hurren
Aste-bukaera honetan amaituko da sailkapen fasea eta jakingo da nork lortuko duten udazkeneko txapelketarako txartela
Maider Arregi Markuleta eta Jon Gurrutxaga Urbieta nagusitu ziren igande honetan Usurbilen eta alegian, hurrenez hurren, lehiatutako Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioetan. Bi saioak arratsaldeko 17:00etan jokatu ziren, jendez gainezka; sarrera guztiak agortuta baitzeuden bi aretoetan.
Publicidad
B multzoko saioa, Usurbilgo Sutegi aretoan, Arregi 345 puntu lortuta nagusitu zen eta hurrenkera arabera geratu ziren gainerako bost bertsolariak Aitor Tatiegi (335,5), June Aiestaran eta Uxue Alkorta (317), Oier Aizpurua (310) eta Odei Lopez (298,5). Gai-jartzailea Ion Zaldua Brit izan zen eta epaile lanetan aritu ziren Estitxu Agirre, Ion Martinez, Mikel Urteaga eta Oihana Aranguren. Eta idazkaria Oier Iurramendi.
A multzoko saioa, Alegiako Zinema aretoan, Gurrutxagak irabazi zuen 341 punturekin eta ostean sailkatu ziren Endika Igarzabal (325,5), Eli Pagola (313), Ane Beloki (306,5 ), Oier Etxeberria (305,5) eta Iker Ormazabal (281,5). Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi Aiestaran aritu zen eta epaitzen, ostera, Leire Beloki, Maite Sukia, Mikel Lersundi eta Unai Muniain. Idazkari Aratz Irazustabarrena izan zen.
Bi saio hauek larunbatean izandako beste biei, Antzuolan eta Pasaian, batu zaizkie lehen aste-bukaera ixteko. Hurrenez hurren Oihana Arana eskoriatzarra eta Ane Zuazubiskar arrasatearra nagusitu ziren. Aste-bukaera honetan itxiko da multzo bakoitzeko bina saiorekin. A multzoko bertsolariak Ataun eta Soraluzen izango dira B multzokoak Elgetan eta Hernanin.
Horien ostean jakingo da udazkenean izango den 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela zein bertsolarik lortuko duten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión