Borrar
DV
Kilometroak 2022 | 'Irribarra'

Jende ugari espero da Ibarran Kilometroak jaiaren eredu berriaz gozatzeko

Aurten ere ez da ibilbiderik egongo. Festa lau gunetan banatuko da eta 12:00etan bertaratutako guztiek elkarrekin 'Txoria txori' abestuko dute

Macarena Tejada

San Sebastián

Igandea, 2 urria 2022, 07:15

Comenta

Iritsi da eguna. Kilometroak 2022, 'Irribarra' leloarekin, ospatuko da gaur Ibarran. Jende ugari espero da ikastolen aldeko festan. Eguraldia ere ospakizunaren alde egongo da, eguzkia dela medio. Uzturpeko ikastolako arduradunek lan handia egin dute urtean zehar eta gaur jarriko zaio amaiera ekitaldiz beteriko urteari. Aurten, lehenengo aldiz, ez da ibilbiderik izango. Hori da eredu berriaren aldaketarik nagusiena. Lehenengo aldiz urteak du garrantzia eta ez bakarrik egunak. Dena den, gaurkoa egun berezia da ibartarrentzat.

Festa lau gunetan banatuko da: gastronomiari eskainitako gunea, sormenari eskainitakoa, musikaren ibilbidea eta jolas lekua. Eguerdiko 12:00etan izango da dena den momenturik hunkigarriena. Dena geratuko da Ibarran. Abestuz, gune guztiak elkartzea da antolatzaileen helburua. Ereserki bat balitz bezala, Ibarrara gerturatutako guztiek elkarrekin abestuko dute 'Txoria txori' kanta.

Beste ekintzetako bat 'piparren ibilbidea' deiturikoa da. Ibarrako piparren historia eta kultura ezagutzeko erarik egokiena. 2,6 kilometroko ibilbidea izango da, 30 laguneko taldeetan egingo dena, gida batekin. Bidean zehar, geldialdi edo guneak egongo dira. Haurrek (4-12 urte arte) 4 euro ordaindu beharko dituzte eta gazte eta helduek, 8. Piparra formatu desberdinetan dastaketa eta edaria barne dago. Lehenengo taldea goizeko 10:30ean aterako da eta azkenekoa, 11:30ean.

GUNEAK

  • Euskal musika ibilbidea

  • 10:45. Munduko Irribarrak Dantza ikuskizuna (herriko plaza).

  • 12:15. Batumore (plaza).

  • 14:00. Xiberoots (plaza).

  • 15:00. DJ Bull (Irribarra taberna).

  • 17:00. Go!azen (ikastola).

  • 18:00. Dupla (Emeterio Arrese).

  • Gastronomia

  • Arrain Parrila Emeterio Arrese.

  • Pipar Ibilbidea Emeterio Arrese.

  • Taloak Azkue.

  • Kantu Bazkaria Xepla Elkartea.

  • Herri Bazkaria Kiroldegia.

  • Sormena

  • Harituz. Bertso tailerra (11:00 Azkue).

  • Numen. Dantza tailerra (13:00 Azkue eta 14:30 Emeterio Arrese).

  • Alurr dantza taldearen 'Itsas Lapurrak'. 14:30 Azkue.

  • Jolas eta jokoak

  • Haurren basoa. 12:00-16:30 Baso majikoa (Bihotz urdina).

  • Ekogune Ikastola.

  • Txirrindularitza pista Kiroldegia.

  • Elikagaien taupadak Ikastola.

  • Elikadura tailerra Uzturpe Ikastola.

  • Gune guztietan

  • Txoria txori. 12:00etan gune guztietan 'Txoria txori' abestia kantatuko da.

Euskal musikaren ibilbidea egongo da aurten. Ez dira kon-tzertu masiboak izango eta musika herri osoan zehar banatuta egongo da. Goizeko 10:45etan izango da lehenengo kontzertua, plazan. Munduko irribarrak dantza ikus-kizunak emango dio hasiera musika egitarauari. 17:00etan Go!azen-eko ikuskizuna egongo da ikastolan eta azkeneko kon-tzertua 18:00etan izango da Emeterio Arresen, Duplaren eskutik.

Garraioa

Festara gerturatzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute antolatzaileek. Zerbitzu bereziak jarriko dituzte Lurraldebusek eta Renfek. Dena den, lau aparkaleku egongo dira prest autoz joan nahi dutenentzat: Okobio eremuan, Azkue auzo inguruan (egokitutakoa), Apatta industriagunean eta Zumardiaundian (autokarabanentzat).

Ez dago aitzakiarik gaur Ibarrara ez gerturatzeko. Festa ezberdina izango da aurtengoa, Ibarrako eta Uzturpe ikastolako balioetara egokitua. Urte konplexu bati amaiera emateko modurik hoberena. Izan ere, gaur bertan pasako diote Uzturpe ikastolako arduradunek lekukoa Errenteriako Orereta ikastolara.

Datorren urtean Errenterian antolatuko da Kilometroak jaia, eredu berriari jarraitasuna emanez. Astelehenetik aurrera helduko diote erronao honi Orereta ikastolako ordezkariek, ikastetxearen 60. urteurrena modu ezin hobean ospatuz. Hemendik aurrera, gogorarazi beharrra dago, Kilometroak urtea izango da, eta ez eguna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jende ugari espero da Ibarran Kilometroak jaiaren eredu berriaz gozatzeko

Kilometroak 2022 | 'Irribarra': Jende ugari espero da Ibarran Kilometroak jaiaren eredu berriaz gozatzeko