Plaza Gipuzkoa

Itzuliko zarete

Martes, 3 de septiembre 2024, 13:20

Jonas Trueba zinemagilearen azken lanak 'Volveréis' du izenburua. Itzuliko zarete. Bikote batez ari da, bien arteko banantzea lagun eta gertukoekin ospatzea erabakitzen duen bikote batez: Ale eta Alex. «Ezkontza bat bezala, baina alderantziz». Festa bat agur esateko. Ez dakigu ziur, ordea, pelikulan erakusten zaiguna benetan gertatzen ari den edo antzezleak errodatzen ari diren film baten materialaren zati bat ote den. Zinema zinemaren barruan. Errepikapena da pelikularen gakoa, Kierkegaarden aipu eta guzti: «Maitasunaren berezitasuna unean uneko segurtasun goxoa da. Errepikapena presentzia da, segurua, etengabea, nekaezina, plazer eta zoriontasun iturri».

Publicidad

Irailean sartuta gaudenez, turistez gogoratu naiz. Haien egonaldia luzatzeko asmatu zituzten Euskal Jaiak. Festa bat agur esateko. Ongi etorri bat bezala, baina alderantziz. Berez, ez zaie despedida ofizialik egingo, dantzari eta txistulariekin. Badoaz, ongi pasa, «Bakarrik gero arte, bakarrik agur bat», itzuli datorren uztailean. Baina turistak ez doaz erabat. Hemen geratzen dira irailean, urrian, azaroan… «Not in Spain, not in France». Aurten lelo berri bat gehitu zaio ohikoari: «Aberria defendatu, etorkinak kanpora». Gaiari buruzko akorde eta desakordioetan kateatuta gabiltza, mezu gero eta xenofoboekin. Azkenerako, zaila da jakitea non gauden, nork defendatu behar duen aberria norengandik. Jabe politikoek nongoak garen erabaki bitartean, hobe alkandora hawaiiarra jantzita jarraitzea, festa eta despedida udatiarrak errepikatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad