Borrar
23. Korrikako 'Harro herri!' kantua egiteaz gain, Maite Arroitajauregi 'Mursego'-k lekukoa ere hartu zuen Eibarren

Ver 92 fotos

23. Korrikako 'Harro herri!' kantua egiteaz gain, Maite Arroitajauregi 'Mursego'-k lekukoa ere hartu zuen Eibarren Morquecho
23. Korrika | 'Harro herri'

Ilun eta argi, eskuz esku ibili da euskara

Atzo Gipuzkoa bigarrenez zeharkatu eta irudi ederrak utzi ostean Bizkaian da 23. Korrika eta martxa bihar helduko da Bilbora

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 20 de marzo 2024

Ez zen makala 23. Korrikak ezarria zuen langa, baina pertiga-jauzi txapelketa bailitzan egunez egun zentimetrotxo bat gora doa herriz herri utzitako irudiek aldarria argi eta garbi utzi dutelako: euskaraz bizi nahi duen herria bada gurean eta harro dago gainera. Antolakuntza hautatutako 'Harro herri!' leloak ezin hobe jaso zuen atzoko egunean zehar Gipuzkoan barrena ikusitako irudiek utzitako ajea.

Aste-bukaerarako beroketa modura Hernani bisitatu ostean, Lasarte-Orian izan zen gaueko lehen omenaldia, Porrotxek lekukoa zuela urte luzez lankide izandako Aitziber Ugartemendiari, «Katxiporreta familiako kide kuttuna, lemazain ausarta eta lagun minari», keinua egin baitzioten 1363. kilometroan.

Buruntzaldea zeharkatu ostean martxak ekuadorea gainditu zuen Zarautzen 1396. kilometroan, festa giro ikaragarrian. Eta gaua aurrera bazihoan ere, ordu txikienetan irudi paregabeak jaso ziren, tartean aniztasunaren aldeko aldarriek Azpeitia hartu zutenean 1461. kilometroa «kilometro urdina bihurtuta» edo, tartetxo bat geroago Azkoitian Bulego taldeko kideek lekukoa eskuan zutela 1478. kilometroan erreleboa eman zutenekoa, oraindik ilunpetan. Berriro goza daitezke antolakuntzak webgune zein sare sozialen bidez elkarbanatu baititu. Aro modernoen abantailak.

Eguna argitzen zela hartu zuen Elosuk 23. Korrika, bisita bereziarekin gainera Antzuolako hartzak lekukoa harro eta pozik eraman baitzuen Bergarara bidean. «Goiz itzartu behar izan gara bergararrok, baina pena merezi izan du, ezta?», zioen udalak sareetan.

Bederatzi urteren ostean, aldapa gora egitea egokitu bazen ere, aritu ziren euskararen alde antxintxiketan Elgetatik Zaldibarrera. Ez zen penditz makala eta badute meritua furgonetaren atzetik lasterka aritu zirenek. Bizkaian sartu-irten egin ostean heldu zen eguneko eta agian 23. Korrika honetako irudi eta une berezienetako bat Eibarren. Zita jada berezia zen 'Harro herri!' kantua Maite Arroitajauregi 'Mursego'-k egin baitu –lekukoa ere izan zuen eskuetan–, baina dena eklipsatu zuen Kontxa Laspiur Zabalak lekukoa hartu zueneko unea. Minutu batzuk lehenago egindako adierazopenetan nabarmendu zuen jada beretzat oso une berezia zela. «AEK-ko irakasle izan naiz beti. 1924an euskaraz jaio nintzen eta 2024an euskaraz hilko naiz». Urte luzetako lanari aitortza eta omenaldia egiteko hirugarrenez eraman zuen lekukoa Laspiurrek.

Berriro ere kostaldera bidean Mendaroko ospitalean «telefonoz ere euskaraz artatzea» eskatu dute eta Bizkaira igaro aurretik Kolore Biziak elkarteak inor ez dela ilegala aldarrikatu du. Gipuzkoak lekukoa azkenekoz larunbatean ikusiko du, ia 24 orduz lurraldean izango baita Korrika.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ilun eta argi, eskuz esku ibili da euskara