Ordiziako azoka
Ibarrakoak, italiarrak eta morroak iritsi dira, eta hasi da piper festaTomate eskaintza zabaltzen hasi da, eta gerezi motakoak ere jarri dituzte salgai
Tere Madinabeitia
Ordizia
Miércoles, 21 de junio 2023, 19:59
Berritasun ugariz inguratuta agurtu zen udaberria Ordiziako ferian. Eguraldi tristeak lagundu zituen urtaro horretako azken orduak goizean, baina arratsaldean hasi zen udak ekarriko dituen eguzkian eta beroan pentsamendua jarrita zuen jendeak.
Publicidad
Barazkien eta fruten atalek, biek eman zituzten atzo berritasunak, eta lehenengoan, aipagarriena izan zen puntu-puntuan iritsi den San Joan sagarra. Itsasoko Eztala-goikoa baserritik eraman zituen Maria Jesus Oriak eta kiloa 2,5 euroan jarri zuen.
Oriaren postuan piper mina edo 'Ibarrako langostinoa' ere erosi zitekeen. Aurreko asteetatik zegoen salgai, baina atzo, horrekin batera iritsi ziren italiar berdeak eta morro berdeak piparren denboraldiari hasiera ofiziala eman zioten. Piper mina Mikel Lasak eta Patxi Arizmendik ere bazituzten, baina Ibarrakoa, Montesek zuena zen bakarrik. Postu horretako ardura daramaten Patxi Izagirrek eta Arantxa Iparragirrek mordoa zuten salgai, eta 'Ibarrako langostinoa' izenaren jatorria azaltzeko tarte bat hartu zuten, porru landareak saltzen ari ziren bitartean: «Duela urte batzuk Ibarrako Txurrita tabernako Juanito Urruzolak asmatu zuen, eta oso famatu egin da gerora». Negutegikoak batzuk, kanpokoak besteak, Ibarrako piperren edo piper minen kiloak 10-14 euro egin zituen.
Monteseko postuan piper berde italiarra ere bazuten salgai, baita Arizmendirenean ere (kiloa 4-4,5 euroan). Aramarrak, bestalde, piper berde morroa ere bazuen, kiloa 4,5 euroan.
Barazki berri gehiago ere ikusi ziren atzo, luzokerra eta kuiatxo zuria horien artean. Banaka erosita, 0,80-1 euro balio zuen bakoitzak, eta kiloka, 4 euro lehenak eta 3 euroan bigarrenak.
Tomate mota berri bat ere iritsi zen, gerezi tomatea: txikia, borobila, gorria eta ekologikoa. Zeraingo Iñaki Intxaustik zuen, kiloa 7 euroan. Tomate eskaintza, bestetik, hazten doa astetik astera, eta Uzinez gain, beste saltzaile batzuk ere badituzte, baina negutegikoak dira oraindik.
Publicidad
Perretxikoen atala ere ugaria izan zen, eta aipatzekoa da salgai jarritako ziza kopurua, 215 kilo eskaini zituztelako, 15 eta 38 euro artean kiloa. Beste 43 kilo ziza hori (15-20 euro), 60 kilo onddo (15-32 euro), 2,5 kilo gorringo (38-42 euro), karraspina kiloa (40 euro) eta boilurrak (200 euro kiloa) ere jarri dituzte salgai Lasaren eta Barcinaren artean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión