DV

Gure Zirkuak beste 20 saio eskainiko ditu Orion abuztuan

Joan den udan eta uztailean egindako emanaldietan jasotako harrera bikainaren ondoren, berriz Orion errepikatzea erabaki dute

DV

Lunes, 26 de julio 2021, 15:58

Gure Zirkuak beste 20 emanaldi eskainiko ditu abuztuan Orion. Uztailaren 16an iritsi zen zirkua Gipuzkoako herrira eta eskainitako 14 emanaldietan orain arte izandako harrera positiboaren ondorioz, datorren hilean beste 20 emanaldi egitea erabaki du taldeak, abuztuaren 5etik 29ra arte.

Publicidad

Mendibeltz futbol zelaiaren alboan kokatutako karpan izango dira ikuskizunak. Astero bost egingo dira (ostegunetik igandera), 19:30ean, eta abuztuko igandeetan bigarren saio bat izango da 12:00etan. Sarrerak jada webgunean daude salgai Gure Zirkuaren webgunean.

Taldeko arduradunek adierazi dutenez, Covid-19ak eragin duen ziurgabetasunezko egoerak Gure Zirkuak zituen asmoak epe laburrean aldatu ditu. Hala ere, «ilusioz beterik» jarraituko du taldea hurrengo hilabetean.

Joan den apirilaren 8an ekin zion Gure Zirkuak laugarren birari Errenterian, Gipuzkoan; eta ondoren Bizkaian egin ditu azken 2 hilabeteak: Muxikan, Diman eta Bakion. Lehenbiziko aldia izan da euskal zirku ibiltariak Bizkaian 3 egonaldi jarraian egin dituena, eta balantzea ezin hobea izan da; 41 emanaldi eskaini eta 9.000 ikusle baino gehiago bildu baititu orotara.

Pandemia hasi zenetik, zuzeneko 200 saio inguru eskaini ditu, segurtasun neurriak betez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad