Gipuzkoan hasiko da Eskolartekoa
Eskolarteko bertso txapelketaren 31. edizioa izango da aurtengoa; lurralde bakoitzeko bina ordezkarik hartuko dute parte
Martes, 5 de febrero 2019, 12:16
Gipuzkoan hasiko da egitasmoa hilaren 15ean, gero, ekainaren 8an, Saran elkartzeko lurralde guztietako parte-hartzaileak. Eskolarteko bertso txapelketaren 31. edizioa izango da aurtengoa. Kasu gehienetan, lurralde bakoitzeko bina ordezkarik hartuko dute parte.
Publicidad
Otsailaren 15ean, Gipuzkoan, 23 parte-hartzaile izango ditu txapelketak. Ibarran izango da lehen saioa. Bi hilabetetan zenbait saio eginda, Lasturren amaituko da, apirilaren 5ean. Handik astebetera egingo da Eskolartekoa Nafarroan. Arantzan elkartuko dira bertsozale gazteak apirilaren 12an.
Idatzizko zein bat-bateko txapelketak egin ohi dira Euskal Herriko ikastetxeetan; Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak gauzatzen dute elkarlanean bat-bateko egitasmoa. 15-18 urteko gazteek hartu ohi dute parte horretan.
Horrela, udaberrian egingo da Eskolartekoa Araban, Bizkaian eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan. Bizkaian lau saio egingo dira azken saioaren aurretik, maiatzaren 25ean egingo da finalaren aurretik, hain zuzen.
Araban bi egun hartzen dituzte: gaztetxoenek ere egun berean, maiatzaren 25ean, egingo dute saioa, eta nerabeek maiatzaren 11n egingo dute berea, Bertsoa Bizi Gazte Egunarekin batera. Legution izango da hitzordu hau.
Publicidad
Euskal Herriko gazteen arteko harreman sarea osatzeko bidea emateko asmoa duen topagunea da Eskolartekoa. Ikasturtea amaituta, Bertso Udalekuetan jarraipena ematen diote askok ekimenari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión