Borrar
Eider Mendoza (erdian) elkarteetako ordezkariekin, atzo Tabakaleran.
Gipuzkoako komunitatea biziberritzeko urrats bat eman dute 220 elkartek

Gipuzkoako komunitatea biziberritzeko urrats bat eman dute 220 elkartek

Asoziazionismoak bizi dituen aldaketa sakonak aztertu dituzte Tabakaleran Foru Aldundiak antolatutako topagunean ·

Gaizka Lasa

San Sebastián

Miércoles, 22 de enero 2025, 18:59

Komunitatea biziberritu eta lurraldeko elkarte-sarea sendotzeko estrategiaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak urrats bat eman du gaur Tabakaleran. Bertan bildu ditu lurraldeko elkarteetako 220 ordezkari, hausnarketa eta elkarlana ardatz izan zituen topaketan. Ez da 2025ean zehar egingo den azkena izango, 'Ipuscoa. Izanetik izena 1025-2025' egitasmoak egitarau oparoa izango baitu. Maiatzean historiatik, soziologiatik eta nazioarteko beste esperientzietatik abiatutako balio komunitarioei buruzko jardunaldi bat burutuko da, eta urtean zehar beste hiru topaketa aniztasuna, lehiakortasuna eta babes-sistema lantzeko.

Gaurkoari hasiera emateko, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak bertaratu direnei mezu goresgarria igorri die: «Gure komunitatearen bizkarrezurra zarete». Bere hitzetan, «elkartegintzaren bizitasuna eta indarra mantentzea lehen mailako lehentasuna da, elkarteak adierazpen eta parte-hartze komunitariorako bidea direlako».

Martin Zuñiga eta Andoni Eizagirrek, Deustu eta Mondragon unibertsitateetako irakasle eta ikertzaileak hurrenez hurren, elkartegintzaren inguruan egindako lanak aurkeztu dituzte. Aldundiak, berriz, lankidetza-prozesu honen bitartez, Gipuzkoa sendoago eta solidarioago bat eraikitzeko asmoa azaldu du, horretarako elkarte-sarearekin lan egiteko konpromisoa berretsiz. Eragileen eta erakundeen arteko estrategia partekatu berri bat jarri da martxan gaur Tabakaleran, ereindakoa etorkizunean jasotzeko esperantzaz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako komunitatea biziberritzeko urrats bat eman dute 220 elkartek