Borrar
Era askotako kolektiboek jaso izan dute saria. Argazkia Bizikumek eta Kalapiek jaso zuten urteari dagokio. michelena

Gehituk jasoko du Foru Aldundiaren Guztiok Mugituz saria

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Sailak bosgarren urtez emango du aurten saria

Larunbata, 10 abendua 2022, 16:14

Comenta

Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen elkarteak jasoko du aurten Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugitu saria, LGTBI+ komunitatearen eskubideak erabat aitortzearen alde eta sexu orientazioagatiko edo identitate transexualagatiko lege eta gizarte diskriminazioaren aurka egindako lanagatik. Abenduaren 14an jasoko du saria, Donostiako Tabakaleran egingo den ekitaldian. Bertatik bertara ez ezik, sarean ere jarraitu ahal izango da ekitaldia,

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Sailak bosgarren urtez eman du saria. Lurraldean mugikortasun jasangarria eta inklusiboa bultzatzen laguntzen duten ekimenak, programak edo proiektuak aitortzen ditu Guztiok Mugituz sariak.

Curro Peña Nazioarteko Zuzenbideko doktore eta GKEentzako eta erakunde publikoentzako giza eskubideen aholkulariak ere parte hartuko du ekitaldian. Ekintzaile izateaz gain, ILGA World Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans eta Intersexen Nazioarteko Elkarteko ikerketa taldeko kidea da. Kukai Dantza Taldearen parte hartze artistikoa ere izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gehituk jasoko du Foru Aldundiaren Guztiok Mugituz saria

Gehituk jasoko du Foru Aldundiaren Guztiok Mugituz saria