Eremu euskaldun gutxiago eta hizkuntza maila «apalagoa»
UEMAren enkarguz egindako ikerketa batek euskararen egoera hemendik 11 urtera zein izango den irudikatu du, eta «galera aldi baten hasiera» islatzen du
Etorkizun hurbilean eremu euskaldunak ahuldu egingo dira, gero eta gehiago izango dira nagusiki erdaraz inguratuta biziko diren euskal hiztunak, gero eta gehiago erdaraz euskaraz baino erosoago egingo dutenak nahiz euskara erabat menderatzen ez duten euskal hiztunak. Hauek dira Siadeco ikerketa etxeak UEMAren enkarguz egindako ikerlanaren ondorioetako batzuk. Gertatzen ari diren aldaketa demografikoak kontuan izanda, oraingo joera soziolinguistikoak bere horretan jarraituz gero, eta euskararen egoeran eragiten duten gainerako faktoreek beste aldaketarik izan ezean, euskararen egoera hemendik 11 urtera zein izango den irudikatu du ikerlanak.
Publicidad
'Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa' ikerlanaren emaitzak atzo aurkeztu zituzten Unai Oiartzun Siadecoko ikerlariak eta Iñaki Iurrebaso UEMAko ikerlariak, eta «galera aldi baten hasiera» islatzen dutela nabarmendu zuen azken honek. Azken 30 urteotan hezkuntza-arautuko hizkuntza-eredu euskaldunen bidez aurrera eraman den euskalduntze-prozesuaren eragina handia izango dela azaltzen du txostenak, eta «horri esker eusten dio, neurri handi batean, Euskal Autonomia Erkidegoak euskaldunen pisuaren hazkundeari, nahiz eta hazkunde-erritmoa mantsotu».
Honela, euskararen ezagutzak gora egiten jarraituko duela aurreikusten du ikerketak, baina era «mantsoagoan». Hego Euskal Herriko biztanleriaren %39,3 izango da euskalduna 2036an (2011n %32,1 zen eta 2021an %36,7). Ia euskaldunen pisuak, aldiz, beheranzko joerari eutsiko dio: biztanleriaren %22,3 zen ia euskalduna 2011n, %17,4 zen 2021ean eta %14,5 izango da 2036an. Erdaldunen ehunekoari dagokionez, azken hamarkadan beheranzko joera eten ondoren, datozen urteetan bere horretan mantenduko da: %46ren bueltan.
2036an biztanleriaren %39 izango da euskaldun baina gaztelaniaz erosoago moldatzen direnen pisua handiagoa izango da
Ikerketak euskara maila ere aztertu du, eta etorkizun hurbilean «apalagoa» izango dela azaltzen du, batez ere haur eta gazteen artean, azken hamarraldietako lorpen handienetakoa kolokan geratuko delarik. Datu hauen atzean egon daitezkeen bi faktore aipatzen dira. Alde batetik, atzerrian jaioak diren eta euskaraz ez dakiten gurasoen seme-alabak gero eta gehiago izango direla, eta bestetik, euskararen familia bidezko transmisioak atzera egingo duela, baita bertan jaioak diren gurasoen familietan ere. Izan ere, etxean nagusiki euskara erabiltzeko ohiturak behera egingo du Hego Euskal Herrian (%11tik %9,7ra), eta gora egiten jarraituko du bi hizkuntzak, euskara eta gaztelania, erabiltzeko ohiturak (%12,2 2036an). Gaztelania soilik erabiltzen dutenen pisuak behera egiten jarraituko du, baina hamarretik zazpi etxe izango dira.
Erabilera orokorrari dagokionez, euskaraz gaztelaniaz baino erosoago moldatzen diren euskal hiztunen pisua gero eta txikiagoa izango da. «Hezkuntza arautuko hizkuntza-ereduetan oinarritutako euskalduntze prozesuak eta familia bidezko transmisioan eta etxeko erabileran aurrerapauso handirik eman ez izanak ezinbestean eragiten dute euskal hiztun den biztanleriaren ezaugarri- adaketan», dio azterlanak.
Publicidad
Arnasgune gutxi
Euskal hiztuna den biztanleriaren ezaugarriak aldatzen ari dira, beraz, eta honek arnasguneetan (herritarren eguneroko jardun arrunta euskaraz izaten diren espazio horietan) eragina ere izango du, desagertze bidean baitira. Kasu honetan, Gipuzkoak sendoago eutsi die nolabait ere hizkuntzaren arnasgune diren eremuen ezaugarriei, Bizkaiarekin eta Nafarroarekin alderatuta. Nagusitasun-eremuen azterketak erakutsi du, gainera, arnasgune beteen multzoan geratzen diren bost udalerriak Gipuzkoakoak direla: Abaltzisketa, Baliarrain, Elduain, Orexa eta Zerain. Arabari dagokionez, euskara indartzen ari da bertan, baina oso urrun dago beste hiru lurraldeetako inguru euskaldunenen ezaugarriak lortzetik.
Hainbat hilabeteko lanaren emaitza martxoan aurkeztu zion Siadecok UEMAri, eta datuek eta ondorioek duten garrantziagatik UEMAk zenbait erakunde, alderdi eta euskalgintzako eragileri aurkeztu die azken hilabeteotan. Gaia bereziki landu nahi izan du erakunde publikoetako hizkuntza politikako arduradunekin, baita Euskalgintzaren Kontseiluarekin ere, euskara biziberritzeko lanean duten gidaritzagatik.
Publicidad
Asteazkenean eragile horietako asko berriro elkartu zituzten UEMAk eta Euskaltzaindiak, ikerlan honen ondorioez hitz egiteko elkarrekin antolatutako mintegi batetan, non erakunde publikoetako hizkuntza politikako arduradunak, alderdi eta sindikatuetako ordezkariak, euskalgintzako kideak, euskaltzainak eta ikerlariak bildu ziren. Bertan, Iñaki Iurrebaso UEMAko ikerlariak «euskarari lehentasuna eman ezean eta gaiari benetan heldu ezean, galera fase batean» sartuko garela nabarmendu zuen.
UEMA comparte su preocupación por el futuro del euskera
El centro de investigación Siadeco, a petición de UEMA –la Mancomunidad de Municipios Euskadunes–, ha analizado cuál será la situación del euskera en 2036. Para su elaboración ha tenido en cuenta los cambios demográficos que se están produciendo, la tendencia sociolingüística actual y otros factores que influyen en la situación del euskera. Según los datos que aporta la investigación, que se presentó públicamente ayer, dentro de díez años serán más los vascoparlantes que vivirán en un entorno en el que la lengua dominante sea el castellano, cada vez serán más los que no hagan uso del euskera como primera lengua, los que hablarán con más facilidad en castellano o incluso los que no tengan un domino total del euskera.
El estudio también recoge que el conocimiento del euskera entre la población seguirá subiendo, aunque lo hará de una forma «más lenta». Se estima que dentro de once años casi cuatro de cada diez personas será euskaldunes. Pero alerta del «nivel» de conocimiento de la lengua, sobre todo entre la población infantil y juvenil, ya que muchos vivirán en familias cuyos padres proceden del extranjero y no hablan en euskera.
Por todo ello, el informe aboga por profundizar en estos datos para poder buscar soluciones a las debilidades observadas y afrontar los grandes retos que se avecinan. Para ello, UEMA ya ha empezado a trabajar con distintas entidades y agentes sociales, con los que ha compartido los resultados del estudio.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión