Belarrimotzetatik azal beltzetara

Domingo, 4 de diciembre 2022, 06:53

Oraindik guztiz hoztu gabe ditugu Azpeitiko Soreasun 'Kastellanuek' dokumentalaren estrenoan berotutako bihotzak. Azpeitira bizitzera etorritako extremadurarren, galiziarren, gaztelarren eta abarren testigantzak Azpeiti bezalako herri euskaldun eta 'labeldun' baten errelatoan sartu genituen, ate handitik. Inoiz ez da beranduegi gauza onak egiteko. Hainbeste herritan dago errelato hori osatzeke oraindik!

Publicidad

Koka gaitezen. Nire abuela eta abueloren moduan, dozenaka milaka jornalero, nekazari, langile etorri ziren diktadurapean Euskal Herrira bizitza berri bat hastera, lanera. Landa eremuetatik eremu industrialetara. Asko, gehienak, gerrako galtzaileak. Eta zer aurkitu zuten etorri ziren haiek? Bertako hizkuntza kultur eta identitate adierazpide oro zigortua, baztertua, umiliatua zuen gizarte bat. Gerra galdu zuen herri bat, zauriz betea. Eta beraiek, gure abuela eta abueloak, irabazlearen herritik eta irabazlearen hizkuntzarekin zetozen…

Ez zen gatazka identitarioa bakarrik. Klasismoa ere aurkitu zuten, paradoxikoki baserritar askok ere pairatu behar zuten mespretxu bera. Eta oraingo migranteek (pobreek noski) aurkitzen dutena, hain zuzen ere. Aberatsak ez du mespretxurik, ez aurreiritzirik jasaten.

Egia da mantxurriano, koreano, maketo, belarrimotz eta bestelako esamoldeak (ia) desagertu direla denbora pasatu ahala. Egia «hablame en cristiano» eta «casero» bezalakoak ere (ia) pasa direla. Baina arazoak ez daude konponduta. Hemen jarraitzen dugu bi munduk, portal berdinetan bizitzen ia elkar ezagutu gabe. Bi mundu, gehi oraingoak, kulturalki eta identitarioki bereiztuak. Eta askotan azaleratzen dira modu biszeralean elkarrekiko aurreiritziak, estereotipo sinplistak: euskararen normalizazioan, erabakitze eskubidean, lan kontuetan… esaterako. Ez dago elkar ezagutzea bezalakorik klixeak, mesfidantzak ezabatzeko. Ezezagutzatik datoz mamuak eta beldurrak askotan. Lehen bezala, orain. Asko dugu egiteke, asko dugu irabazteko. Normalizazioan edo erabakitze eskubidea bezalako gaietan esaterako. Eta gainera, orain datozen mundu guztiak gehitzen zaizkigu. Ez dago elkar ezagutzea bezalakorik estereotipoak, mesfidantzak ezabatzeko. Baita elkarrizketa sano eta aberasgarriak lortzeko ere. Ezezagutzak eta beldurrak eramaten gaituzte mamuak eta klixeak asmatzera. Lehen bezala, orain. Asko dugu egiteke, asko dugu irabazteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad