Bai horixe

Beira bakarrik

Bakarrik baina ez soilik. Bakar-bakarrik baina ez soilik. Berde-berdean. Ez begira bakarrik, baizik eta beira bakarrik. Nik horrela ulertzen dut behintzat, ergelagotzen ariko naiz akaso, baina hemen jartzen duena legea da. Duralex, badakizue. Beraz: ontzi orlegi-orlegira beira bakarrik baina ez soilik. Soilik, zer esango nizuke, hauxe guztia: mundu kaka osti honek eskura dakartzadan piperpoto erraldoienak, adibidez, edo lore ximelak, edo Bohemiako beirategi liluragarria. Soilik potroetan jartzen zaidan guztia, birziklatzeko da eta. Betiere legearen eskutik eta botilen tristeziarekin hots handienak eginez. Beira bakarrik ere botatzen dut tarte eta marte, inoren laguntzarik gabe eta pozarren barrioko hilobian, bakardaderik nobleenean. Lehen, kale borrokaz; orain, molotovik gabe, gasolina neronek edanda. Garaiak asko aldatu baitira, txo. Ez neuk nahi adina, baina bagoaz apurka-apurka. Beira ez da bakarrik erretzen, taula periodikoaren beharra du, ez da kristala bezain kristalgarria edo gardena, ez daki erakusten beste aldean ezkutatzen den biluztasuna, poetika edo kolorea, beti behar du su-pizgarri baten hauspoa eta doktrina. Nik, beira bakarrik jartzen duenetan, pixa egiten dut zarra-zarra ateri denean, edo atertzen duen ondorengo ostarte satsuan, ez dutelakotz euskararen ñabardura-abestasuna maite, eta 'pakesejodan'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad