Gaur zortzi nioenez, erlojuak bakarrik ez dira ordulari. Gu baserritarrok, beintzat, ordulari asko eta klase askotakoak ezagutu genituen, zein baiño zein obeak: Zarauzko eliz dorreetako kanpaiak, trenen joan-etorriak, leioetako eta zuaitzen itzal-erraiñuena, eta eguzkia bera. Ori bai ordulari berezkoa! Ez dago orri kuerda eman bearrik. Ezta pisuak jaso bearrik ere, Gabiriako dorrekoari bezela.
Publicidad
Ordulari oien konpasean bizi izan giñan gu baserritarrok, gaurko estuasun auek eta alperrikako presarik gabe. Naikoak genituen ordulari-klase oiek.
Gaur, berriz, onelako erloju-aukerak dauzkagu eta, ala ere, urtebetetzeak dirala, Gabonak dirala, oporrak datozela eta abar, opari zer egingo eta erloju polit bat. Bat geiago, badaezpada ere.
Gero jendea kejatu egiten da erlojuaren mende bizi gerala eta. Bai, bai, ara zer erremedio!
Igualeko nabil, batere erlojurik gabe! Zaartzaroa, beintzat, sukaldeko erlojuari begira bakarrik daramat. Ez al det naikoa? Paseora ateratzerako begiratu eta etorritakoan berriz.
Baiña ez omen da txantxetako kontua.
Lagun batek kontatu didanez, fabrikak eta lantegi aundiak sortu ziranean, orduantxe ugaldu omen ziran eskolak ere. Zergatik? Eta zertarako?
Ara! Fabrikak eta lantegi aundiak sortu ziranean, bear-bearrezkoa omen zan langileek denek batera lan egitea. Izan ere, katean lan egiteko, kate-maillak oso-osorik egon bear. Bestela, auskalo!
Baiña zer gertatzen zan? Jendea gutxi gorabeerako ordulariekin ibiltzen zala. Ordu arte bezela eta gu baserrian bezala. Fabriketan, ordea, gutxi gorabeerako ark balio ez. An ez zegoen katea eteterik, iñola ere.
Publicidad
Eta orduan zer egin zuten, jendeak umetatik puntual ibiltzen ikas zezan? Eskolak sortu. Eta umeak eskoletara puntual joatera beartu txiki-txikitatik.
Baiña, adiskide, zaude, zaude pixka bat. Arrazoia edukiko dezu lantoki aundietako ordutegiarenean eta orretarako umeentzat eskolak jarri zirala. Bale. Ala izango da. Guk ere bagenuen Izetan eskola. Baiña guk, ume koskorrok, ez genion begiratzen erlojuari. Maistra eskolara joaten zanean, sartu; eta maistra eskolatik irteten zanean, atera. Argatik ibiltzen giñan arrastoan sartu eziñik. Eta geroxeago ere...
Oraindik geiago, adiskide. Baserrian ordutegirik ez zan, eta ez dago. Juxturik, beintzat.
Lantoki aundi aiek, Londreskoak eta ez dakit nungoek, ordutegirik gabe ezingo zuten lan egin. Baiña gu baserritarrok bai. Idiak eta astoak fabrikak baiño leenagokoak bait dira. Askoz ere leenagokoak.
Publicidad
Konforme, lagun. Lantoki aundi aietan, katean lotuta egin bearko zan lana. Ba guk, baserrian, katetik askatu egiten genituen lan egiteko animaliak. Alde ederra dago, adiskide.
Gaiñera, berandu ibiltzea bezain kaltegarria izan daiteke, noski, garaia baiño askoz leenago ibiltzea ere. Ala gertatzen omen zitzaion Goerriko baserritar bati. Artzaia izana omen zan. Eta ura ere berezko ordulariekin oitua, gaiñerako baserritarrok bezela. Artzaia izana, gaiñera.
Eta tren-geltokira joaten zenean tren bat artzera, askotan aurrekoa artzen omen zuen. Ura ere, arrastoan sartu eziñik. Gizona, ain zailla al zegoen asmatzen?
Baiña artzaia izandako baserritarrari galderak egitea, ordea, goizegi ibiltzea bezain alperrikakoa da. Goierritarra bazan, gaiñera...
Publicidad
Kontuak kontu, neri ere noizbait iritsi zitzaidala arrastoan sartzeko ordua. Umetako eta ume koxkorretako eskolek ez ninduten, nunbait, arrastoan sartu.
Eta ala, emezortzi urterekin Loiolara astebeteko ejertzizioak egitera bidali nindutenean, anaia zaarragoaren eskuturreko erlojuarekin joan nintzan.
Amak onela esan zidan:
-Felixen erlojua artu ezak.
'Ejercicios espirituales' deitzen zitzaien astebeteko sermoiak-eta aiei. Artu genuen ondu ederra, ango alperkeria ikusita! Ura bazan... An lan egiten zutenak, ukuillua eta soroak zeramatzaten bi edo iru aiarrak ziran. Demonio...
Publicidad
Nik geroago izan nuen leenengo eskuturreko erlojua. Amak ekarri zidan, jakiña. Uste det zala, ogei urterekin, baserritik Zarau-tzera lantokira atera nintzanean. Ura ere untxiak azi eta saldutakoan ekarria izango zan. Mutikook azitako untxiak saldutakoan erosten bait zigun zerbait amak.
Anaiarena bezelakoa, korreadun xapal bat zan erlojua. Ori bai: marka gogoan det oraindik: Duward. Gogoan det, baita ere, Azpeitira lanera joan nintzanean nola urre koloreko katea jarri nion, eskuturrean sartu eta atera egiten zan aietakoa. Nik ere besteen modutsuan ibili nai, ba! Gogoan det nun erosi nuen kate dotore ura ere: Azpeitiko plazan, Silvestre Otamendiren erlojutegian. Orduan Azpeitiko alkatea zan Silvestre.
Noticia Patrocinada
Bai. Erloju berriarekin pozik, baiña zer bizitza astuna gidatu zidan! Zenbat aldiz bururatu zitzaidan adiskideak dioena: lantegiaren ordutegia!
Baiña gatozen nere leen erlojuaren errematera. Ark ere alako bukaera izan zuen eta. Gogoan det nun eta noiz puskatu nuen: garai artako Azpeitiko Izarraitz pelotaleku zaarrean pelotan genbiltzala. Tira kolpea pelotari, eta pelota baiño leen erlojua frontisera.
Ala izaten ziran gaztearen kontuak. Eta ola izaten jarraitzen dute.
Kontua da oraindik ere arrastoan sartu gabe segitzen dedala, erlojurik gabe. Edo, obeto esan, berriro arrastotik irtenda nabillela. Loiolako sermoi espiritualek ez ninduten arrastoan asko sartu. Ama Joxepantonik untxien diruarekin ekarritako Duwardak bai. Baiña geiegi ere ez, orain ikusten dedanez.
Publicidad
Ala ere, iñoiz ez omen da berandu. Beti omen gaude arrastoan sartzeko garaiz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión