Plaza de Gipuzkoa

Argiaren banalizazioa

Martes, 17 de septiembre 2024, 13:10

«Egunak argi, gauak ilun», zioen Ruper Ordorikaren kantak. Bereizketa hori argiagoa zen duela mende batzuk. Zer esanik ez Erdi Aroan eta lehenago. Orduan, benetan ziren egunak argi, eta gauak ilun. Nahiz, batzuetan, egunek ere asko izan zezaketen ilunpetik. Udan bisitatu ohi ditugun gaztelu moñoño eta ondo argiztatuetan barrena zabiltzatela, galdetu zeuon buruari nolakoa ote zen bizitza gazteluko jabeak bertan zeudenean, nolakoak ziren neguko gau hotzak, nolakoa eskailera estu haiek gauerdian igotzea. Argiztapenaren historiak jauzi handia egin du. Lehengaiak aldatzen eta hobetzen joan dira: sua, olioa, kerosenoa… Argindarrak sekulako iraultza ekarri zuen. Geroztik, egunak eta gauak, biak izan dira argi. Denda askok argituta uzten dituzte beren erakusleihoak gauez, nahiz barruan inor egon ez. Argiz inguratuta bizi gara. Eta orain adituak ohartarazten hasi dira kutsadura luminikoa uste baino kaltegarriagoa izan daitekeela.

Publicidad

Izan ere, etxeko argiek hormak gainditzen dituzte, zirrikituetatik ateratzen dira. Zer esanik ez etxean ditugun pantailen argiak. Argi mamitan gabiltza, eta horrek gure loari eta atsedenari eragiten dio. Horrenbeste argirekin, sateliteek ere lanak dituzte espazioa ikusteko.

Ni aspaldi ohartu nintzen gainera zetorkigun argiaren banalizazioaz. Hain zuzen ere, 'Star Wars' filmetan hiltzeko erabiltzen zituzten laser izpiak gorputzeko ileak depilatzeko erabiltzen hasi zirenean. Orain, argi horrekin berarekin ari gara gure osasuna depilatzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad