Plaza de Gipuzkoa

Argazkiak eta zulo beltzak

Martes, 20 de junio 2023, 16:24

Lehengo batean, egunkari honetan bertan irakurri nuen EHUko ikastaroen inaugurazioaren albistea. Lehen begi kolpean susmatu nuen ez zetozela oso bat lerroburua eta albistearen argazkia. «EHUko Udako Ikastaroek maila goreneko zientzia hurbiltzen dute gizartera». Lerroburu bezala erakargarria da, zientziari lehentasuna eta agerikotasuna ematen dio. Argazkian, ordea, lehendakaria, alkatea, sailburua… Ohiko letania bisuala. Alegia, politikari asko eta zientzialari gutxi. Kultur ekitaldi askotan, halaber, eguneroko ogia da hori. Inaugurazio, estreinaldi, jardunaldi eta abarretan, albistearen berri ematen duen argazkia agintariz josita agertzen zaigu, eta sortzaile gutxi. Agintariren bat edo beste egotea ulergarria izan daiteke, baina zientziaz edo sormenaz ari garenean, komenigarriagoa litzateke lehen lerroa zientzialari eta sortzaileei eskaintzea, benetako protagonistei. Haiek hala nahi badute, behintzat. Zalantzarik gabe, badago zer hausnartu. Zer irudi proiektatzen den halakoetan, zenbateraino galtzen duen sinesgarritasuna arestiko albisteak (maila goreneko zientzia) ia zientzialaririk gabeko argazkien eskutik…

Publicidad

Ezin jakin agintarien presentzia gehiegizkoak usatzen ote dituen sortzaile eta zientzialariak, ala azken hauen utzikeriagatik kolonizatu ote duten espazio hori lehenek. Baina hatz bat emanez gero, plano osoa kenduko dizute agintariek, travelling, enkoadraketa, catering eta guzti. Elkar uxatzen duten poloak sortuko dituzte, edo dena irensten duen zulo beltz bat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad