Borrar
Aurreneko edizioko argazkia, Bergarako egoitza batean egina. FÉLIX MORQUECHO

14 egoitzatan egingo dira 'Adin Adin' egitasmoko bertso saioak

Bertsoen bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko sortu zen ekimenaren laugarren edizioa astearte honetan abiatuko da, Azpeitian

Astelehena, 5 azaroa 2018, 12:37

Comenta

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren arteko 'Adin Adin' egitasmoak laugarren urtez izango du segida, bere helburuari eutsita, alegia, «bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz». Hala, aurten 14 saio egingo dira abenduaren erdialdera arte lurralde osoko hainbat herritan, eta lehenengoa astearte honetan, azaroak 6, egingo da Azpeitiko San Martin egoitzan. Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak adierazi duenez, orain arte egindako bideak erakutsi du ekimenaren arrakastaren «gakoa» adinekoen «parte-hartzea bultzatzean» datzala, batetik eta beraien arteko harremana «hobetzean» bestetik. Egoitza bakoitzera bi bertsolari joaten dira, ahal bada eskualdekoak, ezagutzagatik, bi belaunaldi ezberdinetakoak eta gizonezko eta emakumezko bat izatea ere ahalbidetzen da.

Saioen egutegia

  • Azpeitia, azaroak 6 San Martin egoitza. 17:00. Juan Joxe Eizmendi «Loidisaletxe» eta Beñat Lizaso.

  • Errenteria. Azaroak 7 Jesusen Bihotza egoitza. 17:00. Alaia Martin eta Andoni Egaña.

  • Lazkao. Azaroak 9 Txindoki egoitza. 17:00 German Urteaga eta Iñaki Murua.

  • Tolosa. Azaroak 13 Yurreamendi egoitza. 16:30. Amaia Agirre eta Anjel Mari Peñagarikano.

  • Tolosa. Azaroak 14 Uzturre egoitza. 17:00 Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso.

  • Arrasate. Azaroak 15 Iturbide egoitza. 17:00 Sebastian Lizaso eta Maider Arregi.

  • Azkoitia. Azaroak 20 San Jose egoitza. 17:00. Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso

  • Oiartzun. Azaroak 21 Petra Lekuona egoitza. Goizez. 11:00. Exteban Martiarena eta Jon Martin

  • Bergara. Azaroak 28 Mizpirualde egoitza. 17:00. Ainhoa Agirreazaldegi eta Andoni Egaña.

  • Beasain. Azaroak 30 Arangoiti egoitza. 17:00 Iñaki Murua eta German Urteaga

  • Usurbil. Abenduak 5 Puntapax eguneko zentroa. 10:30. Anjel Mari Peñagarikano eta Ane Labaka

  • Segura. Abenduak 5 San Juan egoitza. 17:00. Maialen Akizu eta Andoni Egaña.

  • Zestoa. Abenduak 11 San Juan egoitza. 11:00. Amaia Agirre eta Sebastian Lizaso

  • Donostia. Abenduak 13 Zorroaga egoitza. 17:30 Ane Labaka eta Andoni Egaña.

Foru Aldundiak eta Lankuk ohar baten bidez adierazi dutenez,«proiektu honen bidez, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza zahar etxeetara iritsarazi da, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, terapeutikoki zein ludikoki». Horren harira, Peña diputatuak nabarmendu du bertsoek adineko pertsonengan duten «eragin positiboa»: «Bertsoa bitarteko bihurtzen da adineko pertsonek euren memoria landu dezaten. Beraien bizipenak, oroitzapenak gogoratzen dituzte eta zaila da motibazio hori beste modu batera lortzea, emozioetara iristen den tresna baita bertsoa. Eta gaineratu du Adin Adin proiektuak kutsu zientifikorik ez badu ere, «interesgarria» litzatekeela jakitea horrelako ekintza batek «zein onura terapeutiko» dituen. Ildo horretan, adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko konpromisoa berretsi du diputatuak, ikuspegi «integral» batekin.

Metodologia berezia

Metodologia bereziarekin lantzen dira bertso saio hauek. Aurrez zahar etxeetako dinamizatzaile eta animatzaileek lanketa berezi bat egiten dute bertso zahar eta kantu herrikoien inguruan egoiliarrekin, horrela bertsolariak doazenerako parte-hartzea aktibatzeko. Programa honen berritasunaz mintzo,Ander Zapiain Mendekotasun arreta zerbitzuko zuzendariak bertsoa.eus-en eginiko bideo elkarrizketan dioenez, «zaharren egoitzetan egiten dugun lana, tamalez, oso asistentzialista da. Heriotzaren zain dauden pertsonen azken urteak dira. Bertsoa, berriz, jaiarekin lotzen dugu. Eta esan genuen, zer arraio! eta zergatik ez probatu?». Horrela, azken hiru urteotako balorazio positiboak ikusita, aurten ere bertsolariek prestaketa lana egin dute, kantu zaharrak eta istorio zaharrak landuta, adinekoak saioan bete betean sartu daitezen».

Elkarrizketa berean, Adin adin egitasmoan parte hartuko duen Sebastian Lizasok dio nolakoa den zaharren egoitzako saio bat: «Zaharren egoitzara zoazenean, zain egoten dira. Bakoitzak gogoratzen dizkizu 'ni halakotan egonda nago, eta Basarri entzun nuen bertsotan, zure aitarekin beste batean...' ikusi hutsarekin garai bateko oroitzapen asko etortzen zaie burura. Bertsotan hasi aurretik, eurekin egiten dugu behar den denbora euren bizipenak jasotzen eta gero elkarren informazioa ongi ematen digute: 'honek tranpa egiten du musean, beste horrek txikiteoan irteten du...». Kantuan hasi orduko jabetzen zara noiz barre egiten duten, noiz begiak ixten zaizkien... eta oso esker onekoak dira».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 14 egoitzatan egingo dira 'Adin Adin' egitasmoko bertso saioak

14 egoitzatan egingo dira 'Adin Adin' egitasmoko bertso saioak