Esne artean
Félix Ibargutxi
Miércoles, 5 de octubre 2016, 08:18
Elkarren ondoan daude Lacturale eta Kaikuren erakusmahaiak. Bata marka nafarra da, 2008an sortua, bestea Euskal Herri mailakoa, 2004az geroztik ari dena. Biak ala biak, azkenaldian ... telebistan-eta publizitate asko egindako enpresak ditugu. Merkatuan lehia gogorra dagoen seinale.
Kaikuk KM 0 ideia adierazi nahi izan du publizitatean. Iragarkietan dioenez, bera da enpresa bakarra pauso guztiak Euskal Herri barruan ematen dituena, bai esnea biltzeko garaian bai ontzira-tzeko unean. Esnea Urnietan on-tziratzen du, lehen Iparlat zen eraikin horretan. Eta nik neure artean: konpetentziakoek zer egiten dute ba? Lacturaleko esnea Kantabrian ontziratzen da. Badugu beste esne-marka bat, Euskal Herria deritzona eta Karrantzako ganaduzale batzuek sortua; ba, hura ere kanpoan ontziratzen da, Palentzian. Baina, esnea, beti ere, Euskal Herrikoa da.
Lacturale, Nafarroako ganaduzale batzuek sortu zuten. Esne honek harrotasunez dio bost aldiz irabazi duela Europa mailako Superior Taste Award saria. Zapore onenari ematen zaion saria, alegia.
Kaikuren salmahaian, han non ikusten dudan Gurelesa markako esnea ere. Kaikuko agintariek ez dute desagerrarazi nahi izan garai bateko Gurelesa eta Beyena markak, badituztelako oraindik ere bere zaleak, batak Gipuzkoan, besteak Bizkaian.
Beraz, marka-multzo ederra, daukaguna. Zer egin behar du bezeroak? Bistan da: hauetako edozein erosi, denak gure baserritarrenak dira eta.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión