Barakaldoko BECen 9.045 lagun batuko dira. miguel toña/efe

Ia 16.900 lagunek egingo dituzte asteazkenetik aurrera HABEren azterketak

Euskaltegietako ikasleentzako deialdiko azterketariak 10.700 izango dira eta deialdi irekikoak 6.200. Gipuzkoan Irungo Ficoban egingo dira

a.l.

Martes, 4 de mayo 2021, 17:36

HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak euskara mailak egiaztatzeko azterketak egingo ditu bihar, asteazkenean, hasita. Guztira 16.831 lagunek egingo dituzte azterketak. Beste 513 pertsonak duela bi aste HOBE sistema erabilita azterketak ordenagailuz egin zituzten. Beraz, guztira, 17.344 pertsonak parte hartuko dute euskara mailak egiaztatzeko prozesuan, iaz baino ia 3.000 gehiagok. Proba guztiak «osasun agintarien aholkuak jarraituz eta ikasleen eta prozesuan parte hartzen duten guztien osasuna zainduz eta segurtasun neurri guztiak bermatuz» egingo direla nabarmendu du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak.

Publicidad

Azterketariek antolatzaileek zehaztutako prebentzio-jarraibideak eta norberaren higienerako neurriak bete beharko dituzte. Deialdi honek «euskaltegietako ikasleen premiei erantzuten die» eta etorkizun laburrean abian jarriko diren sektore publikoko lanpostuen eskaintzatan aurkeztuko diren herritarrei «aukerak zabaltzea» du helburu.

Gipuzkoan Irungo Ficoban egingo dira azterketak, Araban Gasteizko Bakh zentroan (Buesa Arenan, Bizkaian Barakaldoko BEC-en, Bartzelonako Euskal Etxea Centre Cultural-en eta Madrilgo Euskal Etxean. Jende gehien Bizkaiko hitzorduetan bilduko da, 9.045 lagun, Ficoana 5.338 pertsona batuko dira, Buesa Arenan 2.384, Madrilen 44 eta Bartzelonan 20. Deialdi itxiko ikasleak, hau da euskaltegietako ikasleak, guztira 10.700 izango dira eta deialdi irekikoak 6.200.

Bihar, asteazkenean, goizeko 9etan hasita egingo dira B1 (erabiltzaile independentea), B2 (erabiltzaile aurreratua), C1 (erabiltzaile gaitua) eta C2 (erabiltzaile aditua) egiaztatzeko azterketak bai deialdi itxikoak eta baita deialdi irekikoak ere.

HOBE (HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza) sistema erabilita C1 eta C2 egiaztatzeko probak egin ziren duela bi aste BEC-en, Kursaal-en eta Bakh-en. Guztira 513 ikaslek aukeratu zuten azterketak egiteko bide elektronikoa. Gainditzen dutenek mintzamen-proba aurrez-aurreko ohiko eredua erabiliz egin beharko dute.

Publicidad

HABEk hiru deialdi-mota egiten ditu urtero: euskaltegietako ikasleentzakoa, irekia eta HOBE deialdia, ordenagailuz egin daitekeena. Deialdi bakoitzak bi azterketaldi ditu: udaberrikoa, lehena; eta udazkenekoa, bigarrena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad